Egoitza elektronikoa

Gizarte Langile

2022/08/02 - 2022/08/30
Inprimatu
Lekeitio
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lekeitioko Udala
Lehiaketa:
Gizarte Langile
Lanpostua:
Gizarte Langile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostua Lekeitioko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen burutza da. Burutzari, besteakbeste, erantzukizun hauek dagozkio:

— Lekeitioko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen antolaketaren, jarraipenaren eta gainbegiratzearenardura hartzea.

— Lekeitioko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko udal-langileen kudeaketaz arduratzea.

— Lea-Artibaiko Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan aritzeazeta koordinatzeaz arduratzea.

— Lekeitioko Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen ordezkari izatea.

Honako hauek ere badagozkio:

— Udalaren gizarte-zerbitzuak kudeatzea eta hauen ordezkaritza espazio publiko etapribatuetan.

— Herritarrak informatu, baloratu eta orientatzea, haien gizarte-beharren aurrean dituzteneskubideak eta baliabideak ezagut ditzaten.

— Banakako eta / edo familiako esku-hartze programak kudeatzea, krisi edo egoerakronikoetan dauden pertsonei eta / edo familiei laguntzeko eta haien gizarteratzeabultzatzeko, eskaerak jasoz eta diagnostikoa eginez. Lan plana, hitzarmenak, euskarripertsonalen koordinazioa eta beste eragile batzuekiko koordinazioa.

— Prestazioak kudeatzea, pertsonek beren beharren arabera eskura ditzaten baliabideak.Horretarako, gizarte-larrialdietarako laguntzak eta oinarrizko errentakoak,presako laguntza, gizarteratzea, pentsioak eta laguntza juridikoa tramitatuko dira.

— Adineko pertsonei, pertsona ezinduei eta haien familiei Etxez Etxeko LaguntzaZerbitzua antolatzeaz arduratzea, eskaerak jasoz, egoerak aztertuz eta baloratuz,eta dagokion tramitazioa egitea erakunde eskudunekin.

— Etxez Etxeko Laguntzaileentzako Laguntzen Lan Plana egitea eta ekintza-planarenjarraipena egitea, talde horren lana gainbegiratuz, egutegia antolatuz eta etxekolaguntzaileen koordinazioa eta prestakuntza praktikoa eginez.

— Telelaguntza eta laguntza teknikoa izapidetzea, etxean ezgaitasuna duten pertsoneilaguntzeko.

— Egoitzetako pertsonen diru-sarrerak kudeatzen laguntzea, behar diren izapideakegiten eta diru-laguntzak lortzen lagunduz.

— Larrialdiko egoerei erantzutea (emakumea, gaixo mentalak, zaharrak), pertsonabehartsuak eta familia zainduz. Koordinazioa, bizilagunekin, udaltzaingoarekin,beharrezkoa bada. Ezarri sare pribatu edo publikoekiko koordinazioa, norberarenakedo beste erakunde batzuenak, eta gero jarraipena egitea.

— Udaleko teknikariekin eta / edo politikariekin barne-bileretan parte hartzea, beharraketa jarduera-proiektuak aztertzeko.

— Hainbat memoria eta txosten egitea.

— Goragoko batek agintzen dion guztia egitea, bere eskumenen barruan.

— Etxeko laguntzaileen gaineko erantzukizuna.

Titulazioa:

Unibertsitateko gradu-titulua edo Gizarte Laneko diplomatura izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarazko 3. hizkuntza-eskakizunari dagokion titulua edo baliokidea izatea.

Beste baldintza batzuk:

a) Unibertsitateko gradu-titulua edo Gizarte Laneko diplomatura izatea.

b) Euskarazko 3. hizkuntza-eskakizunari dagokion titulua edo baliokidea izatea.

c) Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo EuroparBatasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen araberalangileen joan-etorri askea aplikagarri zaion estaturen bateko nazionalitateaizatea.Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartu ahalizango du, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badago, bai eta haien ondorengoeketa ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidezbananduta ez badaude, hogeita bat (21) urtetik beherako ondorengoak badiraedo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira.

d) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

e) Eginkizunak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasun edo ezgaitasunfisiko edo psikikorik ez izatea.

f) Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administrazioko diziplina-espedientebidez bereizita ez egotea.

g) Sexu-delitugileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa izatea, AdingabearenBabes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan xedatutakoarenarabera.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Lekeitioko Udaleko alkateari zuzenduta, Gamarra kaleko 1ean (Lekeitio)dagoen Udalaren Erregistroan, 9:00etatik 14:00etara.

Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko40/2015 Legeak zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Gaiak:

Zati orokorra

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideeta betebeharrak.

2. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak:esklusiboak, legeriaren garapenekoak, eta betearazpenekoak.

3. gaia: Udalerria. Kontzeptua. Antolaketa eta eskumenak (2. kapitulua) Toki AraubidearenOinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen II. Tituluko II. eta III.Artikuluak).

4. gaia: 3/1995 Foru Araua, martxoaren 30ekoa, Bizkaiko udalez gaindiko erakundeakarautzen dituena.

5. gaia: Toki araubidea: Konstituzioaren printzipioak eta araubide juridikoa. Toki entitatemotak.

6. gaia: Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Foru Aldundiak Toki AraubidearenOinarriei buruzko Legean.

7. gaia: Prozedurako interesdunak. Jarduteko gaitasuna eta interesatuaren kontzeptua.Interesduna eta haren ordezkaritza.

8. gaia: Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio egintza motak. Administrazioegintzaren elementuak

9. gaia: Administrazio prozedura orokorraren faseak. Administrazioaren isiltasuna.

10. gaia: Administrazio egintzen eraginkortasuna. Administrazio egintzaren baliogabetasuna:erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Ofizioz berrikustea.

11. gaia: Administrazio errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Motak. Araubide juridikoa.

12. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: Funtzionarioeneskubide eta betebeharrak eta horien ordainsari araubidea.

13. gaia: Euskara Estatutuan. Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko10/1982 Oinarrizko Legea. Hizkuntza eskakizunen azterketa berezia, araubide juridikoareneta aplikazioaren gainekoa.

14. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa:Atariko titulua, I. titulua: eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa; II.titulua: Genero-ikuspegia euskal botere eta administrazio publikoen jardueran txertatzekoneurriak; III. tituluko VII. kapitulua: Berdintasuna sustatzeko neurriak esku-hartzearenarlo desberdinetan - Emakumeen aurkako indarkeria.

15. gaia: Lekeitioko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plana.(www.lekeitio.eus)

16. gaia: Datuen babesa: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB)Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horienzirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EEZuzentaraua indargabetzen duena. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datupertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.II. zatiaZati berezia

17. gaia: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. (2008ko246. EHAA). Xedapen orokorrak.

18. gaia: Zerbitzuak eta esku hartzeko oinarrizko prozedura. Prestazioen eta zerbitzuenkatalogoa eta zorroa.

19. gaia: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Gizartezerbitzuen euskal sistemaren antolaketa.

20. gaia: Gizarte diagnostikorako eta bazterketaren baloraziorako tresna komunak.353/2013 Dekretuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta DiagnostikoSozialeko Tresnari buruzkoak (EHAA, 353. zk.) 121, 2013ko ekainaren 26koa)eta 385/2013, Gizarte Bazterkeria Baloratzeko Tresna onartzen duena (EHAA, 2013koabuztuaren 7ko 149).

21. gaia: 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemarenprestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa. (EHAA, 206. zenbakia, 2015eko urriaren29koa). Xedapen orokorrak: zerbitzu eta prestazio ekonomikoak eskuratzeko betebeharraketa irizpideak. Prozedura-xedapenak. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzueta prestazio ekonomikoak arautzea. Prestazio teknikoen definizioa.

22. gaia: Gizarte lanaren kontzeptua. Gizarte lanaren xedea. Gizarte lanean eskuhartzeko ereduak. Gizarte lanaren metodologia.

23. gaia: Ikerketa gizarte lanean. Gizarte laneko teknikak eta tresnak.

24. gaia: Ebaluazioa gizarte lanean. Gizarte-adierazleak. Gizarte lana gainbegiratzea:kontzeptua, esku-hartzeak gainbegiratzea, ikuskapen instituzionala, gainbegiratzeakgizarte lanaren praktika profesionalean duen garrantzia.

25. gaia: Gizarte Laneko profesionala Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako oinarrizkolaguntzan.

26. gaia: Banakako gizarte lana. Banakako arreta: kontzeptua, helburuak, teknikak,tresnak eta aplikazio esparruak.

27. gaia: Familiaren gizarte lana. Familia, familian gizarte lanean esku hartzeko teknikak.

28. gaia: Gizarte lana komunitatean. Beharrak antzematea. Metodologia, teknikaketa tresnak, parte hartzeko moduak eta mailak.

29. gaia: Elkarrizketa gizarte lanean. Elkarrizketak lan-tresna gisa duen garrantzia,testuinguru indibidualago batean.

30. gaia: 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari etamendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeari buruzkoa (1) (BOE, 299. zk.,2006ko abenduaren 15ekoa). Eskubideen xedea, printzipioak eta titularrak, sistemarenkonfigurazioa, zerbitzuen prestazio eta katalogoak, mendekotasunaren balorazioa etaeskubidearen onarpena.

31. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren urriaren 11ko 153/2016 Foru Dekretua, mendekotasun-egoeran baloratzeko eta orientatzeko prozedura arautzen duena (BizkaikoAldizkari Ofiziala, 2016ko urriaren 14ko 196).

32. gaia: Zerbitzuari lotutako prestazioa. Laguntzaile pertsonalaren prestazioa. Familiabarruko zaintzetarako prestazioa. Bizkaiko Lurralde Historikoan arautzea.

33. gaia: Lea-Artibaiko Mankomunitatearen etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzenduen erregelamendua eta ordenantza fiskala. (52. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2020komartxoaren 16koa)

34. gaia: Gizarte lana mendekotasuna duten adineko pertsonei laguntzeko: planteamenduorokorrak. Helburuak. Jarduerak, metodologia eta teknikak.

35. gaia: Udalaren eta Foru Aldundiaren eskumeneko zerbitzu eta prestazioak, GizarteZerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko 185/2015Dekretuaren arabera.

36. gaia: Lea Artibaiko Mankomunitateko adineko pertsonentzako eguneko arretazerbitzuaren araudia. (173. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2019ko irailaren 11koa).

37. gaia: Gizarte Lanaren alderdi etiko eta legalak mendekotasuna duten adinekoeilaguntzeko.

38. gaia: 385/2013 Dekretua (EHAA, 149. zenbakia, 2013ko abuztuaren 7koa). Baloratzeko,gizarteratzeko, gizarte-bazterketa jasateko eta gizarte-bazterketa jasatekoarriskuaren ondoriozko egoerak. Kontzeptuak. Gizarte bazterketako intentsitateak. Instrumentuakalkulatzeko sistema. Adierazleen zerrenda: eremuak eta neurriak.

39. gaia: Gizarte bazterketa baloratzeko prozedura Bizkaiko Foru Aldundian. Uztailaren1eko 85/2004 Foru Dekretua (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 125. zk., 2014ko uztailaren2koa): Xedapen orokorrak, gizarte-bazterketako egoera aitortzeko prozedura.

40. gaia: 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal SistemarenPrestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzkoa (EHAA, 206. zenbakia, 2015eko urriaren29koa). Udalaren eskumeneko eta foru eskumeneko zerbitzu eta prestazio ekonomikoak,gizarteratzeko.

41. gaia: Oinarrizko arretan gizarteratzeko programak, baliabideak eta zerbitzuak,zorroaren dekretuan oinarrituta.

42. gaia: Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria. Abenduaren23ko 18/2008 Legea (250/2008 EHAA). Kontzeptua eta esparru juridikoa. Titularrak:bizikidetzako unitate ekonomiko independentearen betebeharrak eta kontzeptua.

43. gaia: Gizarteratzeko laguntza berezia: xedapen orokorrak. Titularrak: betebeharraketa betebeharrak. Laguntzaren onarpena. Berrikustea, aldatzea, etetea eta iraungitzea.Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak.

44. gaia: Gizarte larrialdietarako laguntzak. Lea-Artibaiko Mankomunitatearen araudia.

45. gaia: Akonpainamendu soziala. Zertan datzan akonpainamendu lan soziala.

46. gaia: Gizarte langilearen gaitasun teknikoak eta jarrerak banakako, familiako,taldeko edo komunitateko akonpainamendu prozesuak egiteko.

47. gaia: Akonpainamendu sozialeko prozesu guztietako faktoreak.

48. gaia: Emakumeen aurkako indarkeria. Etxeko tratu txarrak. Kontzeptua. Kausaketa faktore eragileak. Ezaugarriak. Esku hartzeko foru baliabideak.

49. gaia: Tratu txarrak etxean: erakundeen esku-hartzea. Erakundeen arteko koordinazioaeta jarduteko protokoloak. Esku-hartze profesionala gizarte lanetik.

50. gaia: Emakumeen aurkako indarkeriaren esparru juridikoa. 1/2004 Lege Organikoa,genero-indarkeriaren aurkako babes integralerako neurriei buruzkoa (313. EAO,2004ko abenduaren 29koa). 27/2003 Legea, Etxeko indarkeriaren biktimak babestekoagindua arautzen duena (2003ko abuztuaren 1eko 183. BOE).

51. gaia: Lea-Artibaiko Amankomunazgoko etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzakoharrera pisua erabiltzeko arauak. 176, 2019ko irailaren 16koa)

52. gaia: Genero indarkeriaren biktima diren haurrak. Esparru juridikoa: kontzeptualizazioa.Ezaugarriak: genero indarkeriarekiko esposizio motak. Ondorioak haurrengan.Esku-hartze profesionala.

53. gaia: Gurasoen eta seme-alaben arteko indarkeria. Oinarriak. Kontzeptualizazioa.Gurasoen eta seme-alaben arteko indarkerian esku hartzeko foru programa.

54. gaia: Lekeitioko Udalaren jarduketa protokoloa, indarkeria matxistaren eta sexuerasoaren biktima diren emakumeei ematen zaien laguntza hobetzeko.Oharra: Indarkeria matxistaren eta sexu-erasoaren biktima diren emakumeei ematenzaien laguntza hobetzeko Lekeitioko Udalaren Jarduketa Protokoloari buruzko gaiaweb orrian dago argitaratuta (www.lekeitio.eus–ES • Servicios • Gizarte Zerbitzuak •Berdintasuna).

55. gaia: Haurrak babesteko sistemaren esparru juridikoa eta eskumenak EAEn. Administrazioekintzaren printzipio gidariak babesaren arloan. Adingabearen interes gorenaeta entzuna izateko eskubidea. Guraso-ahala, tutoretza eta zaintza.

56. gaia: Arrisku eta babes gabezia egoerak. Definizioa, larritasun mailak eta eginbeharreko esku-hartzeak. Erakundeen arteko koordinazioa (udalerria-lurraldea, besteadministrazio eta erakunde batzuekin.

57. gaia: Esku hartzeko prozesu teknikoak:— Harrera eta ikerketa.— Hasierako ebaluazioa.

— Erabakiak hartzea.— Banakako babes-plana.

58. gaia: Gurasoendako zailtasunak dituzten familiekin eta beren ingurunearekin lanegitea babesgabetasun egoera ahulean edo babesgabetasun arrisku arin/moderatuan.

59. gaia: EAEko adineko pertsonei tratu txar fisiko eta ekonomikoak eman eta antzematekoprozedura.

60. gaia: BALORA tresna. Tresnaren gida azkarra. 152/2017 Dekretua, maiatzaren9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Nerabeentzako Laguntza eta BabeserakoUdal eta Lurralde Zerbitzuetan (BALORA) arrisku eta babesgabetasun egoeren larritasunabaloratzeko tresna eguneratzea onartzen duena. Testu hau erantsi zaio Euskal AutonomiaErkidegoko Haur eta Nerabeentzako Laguntza eta Babeserako Udal eta LurraldeZerbitzuek nahitaez erabili beharko duten testuari. (EHAA, 125, 2017ko uztailaren 3koa).BIZKAIKO ALDIZKARI