Administraria
Araba
— Kokatuta dagoen unitatearen administrazio laguntzako lanak egitea, honako zeregin hauek eginez: jendeari arreta ematea, arreta pertsonala eta telefono bidezkoa, administrazio eta kontabilitate izapideak, mekanografia eta artxiboa.
— Herritarrei arreta egitea, pertsonalki eta telefonoz.
— Ordenagailuak eta programa informatikoak erabiltzea, Microsoft Office barne (Word, Access, Excel, Sicalwin), bai eta arlo bakoitzeko berariazko aplikazio korporatiboak eta taldeko laneko aplikazioak ere (Lotus Notes).
— Espedienteak, baimenak, lizentziak eta abar izapidetzen ari den administrazio laguntza, bai eta epeen, argitalpenen, iragarkien, jakinarazpenen eta abarren kontrola ere.
— Dokumentuen, intzidentzien eta abarren sarrera eta irteera erregistroak.
— Errolda, erregistro edo datu base guztietan eguneratzea, altak, bajak, intzidentziak eta abar.
— Espedienteak eta dokumentuak antolatzea, sailkatzea eta artxibatzea.
— Likidazioak, zergak, tasak, prezio publikoak eta abar.
— Fakturazioak, kobrantzak, ordainketak eta kontabilitate zereginak.
— Ziurtagiriak, irizpenak eta mekanografiako, fotokopietako eta fax arretako zeregin orokorrak.
— Dirulaguntzen kudeaketa.
— Organoei, agintariei eta arloei informazioa ematea.
— Kontratuen kontrola eta jarraipena.
— Beste erakunde batzuekiko kudeaketak.
— Lanpostuaren kualifikazioarekin bat datozen aginduzko beste zeregin batzuk egitea, aurrekoei kalterik egin gabe.
— Aurreikusitako gainerako eginkizunak, administrari lanpostuari dagozkionak
Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo antzeko tituluak izatea edo lortzeko moduan egotea, aplikatu beharreko araudiaren arabera. Titulua atzerrian lortu duten hautagaiek frogatu beharko dute baliokidetuta daukatela edo, hala badagokio, tituluaren homologazioaren egiaztagiria badutela.
Hizkuntza eskakizuna: 2.a, derrigorrezkoa (2010eko abenduaren 31).
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo gai horren inguruan nazioarteko tratatu bat sinatuta duen estaturen bateko herritartasuna izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira, parte hartu ahal izango dute.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditu gabe izatea.
c) Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo antzeko tituluak izatea edo lortzeko moduan egotea, aplikatu beharreko araudiaren arabera. Titulua atzerrian lortu duten hautagaiek frogatu beharko dute baliokidetuta daukatela edo, hala badagokio, tituluaren homologazioaren egiaztagiria badutela.
d) B kategoriako gidabaimena edukitzea.
e) Diziplina espediente bidez inongo herri administraziotik baztertua ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea. Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrek egiaztatu beharko dute ez dutela funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.
f) Eginkizunak behar bezala betetzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; egoera hori, bere garaian, osasun azterketa baten bidez egiaztatu beharko da.
g) Funtzio publikoan jarduteko ezgaitua ez izatea eta bateraezintasun kausetan sartuta ez egotea.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak Bilarko Udaleko alkate-udalburuari bidaliko zaizkio eta Bilarko Udaleko Erregistro Orokorrean (Santa Maria plaza, 1, 01309) aurkeztuko dira hogei (20) egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera ere aurkeztu ahalko dira eskabideak.