Egoitza elektronikoa

Liburuzain

2022/07/14 - 2022/08/30
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteriako Udala
Lehiaketa:
Liburuzain
Lanpostua:
Liburuzain
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

—Helburua:

Lekuona Fabrika proiektuaren barruan, Liburutegiko departamentuaz arduratzea, hobetzeko proposamen berritzaileekin aberastuz.

—Lanpostuaren eginkizun espezifikoak:

Lekuona Fabrika proiektuaren barne, liburutegi zerbitzuaz arduratzea.

Liburutegiko erabiltzaileen eskariak eta beharrak kudeatzea.

Zerbitzuaren dokumentu-sistemaz -bai sistema fisikoaz, bai sistema informatikoaz- arduratzea.

Dokumentu- eta bibliografia-funtsez (hautatzea, antolatzea, indexatzea, sailkatzea, aztertzea, katalogatzea, mantentzea, zabaltzea, lokalizatzea, kontserbatzea, etab) arduratzea.

Liburutegia sustatzeko eta zabaltzeko jarduerez arduratzea: irakurketa-gidak, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, etab.         

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearekin (EIPS) eta beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako harreman eta lanez arduratzea.

Udalerriko erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea.

Irakurketa, ikaskuntza, autohezkuntza, irudimena, sormena, adierazpena, kultura, artea, tradizioa, dibertsitatea, irakurtzeko moduak eta aukerak zabaltzeko eta liburutegiaren erabilera sustatzeko programak, teknologi berriei dagozkionak ere, diseinatzea.

—Lanpostuaren funtzio orokorrak:

Departamentuko langileekin, zeregin-pilaketak, absentziak edo gaixotasun egoerak daudenean lankidetzan aritzea.

Bere lana antolatzea.

Bere erantzukizun-mailaren baitan agindutako zereginak betetzea.

Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.

Plan sektorialetan eta sail barruko, sail arteko eta/edo erakunde arteko lan-foroetan laguntzea.    

Administrazio-prozesuetan laguntzea.

Unitateko gainerako profesionalekin edo inplikatutako beste Udal-zerbitzu batzuekin duen jarduera koordinatzea.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

Bere segurtasuna eta osasuna, bai eta bere lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere zaintzea.

Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.

Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz arduratzea.

Esku hartzeko, zuzentzeko eta konpontzeko beharrak detektatzea.

Baldintza teknikoen agiriak prestatzea.

Bere jarduerari dagokion arloan (txostenak egitea) informatzea.

Bere jardueraren berezko arloan ikertzea.

Kontratuei, lankidetza-hitzarmenei eta funtzionamendu-araudiei jarraipena egitea.

Esleitutako planak, proiektuak, programak, ikastaroak, jarduerak eta/edo kanpainak kudeatzeaz arduratzea.

Administrazio-prozesuetan hobekuntza sustatzea.

Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.

Bere lanpostuaren kategoriaren arabera eta gaitasun eta ahalen profesionalen baitan, egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak exekutatzea.

Titulazioa:

Gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Unibertsitate Diplomatura (edo gainditutako lizentziaturako lehen 3 urteak), Arkitektura Teknikoa, LH3 edo baliokidea izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Unibertsitate Diplomatura (edo gainditutako lizentziaturako lehen 3 urteak), Arkitektura Teknikoa, LH3 edo baliokidea izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.             

b)    Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatuko dena.

c)    Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.

d)    Baliteke adingabeekin aritu behar izatea eta, horrenbestez, bete beharreko baldin tza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –hala nola, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa–.

Onartzea
Elektronikoa:

Errenteriako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (www.errenteria.eus), bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.

 

Aurrez aurrekoa:

a.    Errenteriako Udalaren Erregistroan, ZU! Arreta-zerbitzuaren instalazioetan (Herriko Plaza z/g, 20100 posta-kodea, Errenteria).

b.    Euskal autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, baita Estatuko administrazioko, Diputazio Probintzialetako, Irletako Kabildo eta Kontseiluetako erregistroetan ere, eta Toki Araubideko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletan.    

c.    Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Errenteriako Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena. 


Deialdia
Gaiak:

Deialdiaren gaitegi espezifikoa (47 gai)

1.    1/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

2.    Errenteriako Udalean Hizkuntza Ofizialen erabilera Normalizatzeko Plana. VI Plangintzaldia (2018-2022), 2018ko abenduaren 18an onartua. 7. puntua: Planaren Xedea. 8. puntua: Plan Estrategikoa. 9. puntua: Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.

3.    Errenteriako Aniztasunean oinarritutako Herritar Bizikidetzarako Plan Estrategikoa. Marko teorikoa.

4.    Datu Pertsonalak babestea:
—3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. eta II. Tituluak. Xedapen. Orokorrak. Datuak babesteari buruzko printzipioak.             
—2016/679 (EB) Erregelamenduaren I. eta II. Kapituluak. Xedapen Orokorrak. Printzipioak.

5.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua. Jarduera publikoaren gardentasuna: II. Kapitulua eta III. Kapitulua.

6.    Sektore Publikoko kontratuak: kontratu-motak eta kontratatzeko prozedurak. Kontratazio txikia.

7.    Sektore Publikoko kontratuak: Administrazio publikoek prestatzen dituzten kontratuak: kontratazio-espedientea eta administrazio-klausulen eta baldintza teknikoen agiriak.    

8.    Liburutegia: kontzeptua, bilakaera historikoa, printzipioak eta balioak. Eginkizunak, helburuak eta zerbitzuak. Liburutegi motak.

9.    Liburutegi publikoa: kontzeptua, eginkizunak eta zerbitzuak. Txostenak, arauak eta jarraibideak.

10.   Errenteriako Udal Liburutegia. Euskadiko Liburutegien Legea eta Euskadiko Irakurketa Sare Publikoa.

11.   Liburutegien arteko mailegua.

12.   Bildumaren kudeaketa: funtsen hautaketa eta erosketa. Garbiketa.

13.   Bildumaren kudeaketa: bildumen biltegiratzea eta antolaketa. Prebentziozko Kontserbazioa eta zaharberritzea.

14.   Liburutegien eraikuntza eta ekipamenduak. Oinarrizko irizpideak, espazio nagusiak eta horien egokitzapena.

15.   Katalogazioa: katalogazio-printzipioak eta -arauak: ISBD. Espainiako katalogazio-arauak, RDA eta FRBR.

16.   Hemerotekak: definizioa, funtzioak eta motak. Aldizkako argitalpenen tratamendua: aldizkari digitalen kudeaketa, zerbitzuak.

17.   Liburutegiko zerbitzu presentzialak eta birtualak. Sare sozialak. Wiki-liburutegiak proiektua.

18.   Liburutegi-hedapeneko zerbitzua. Liburutegiak herritarrei irekitzea, literatura- eta kultura-jarduerak programatzea, irakurketa-klubak.

19.   Mediateka. Kontzeptua eta historia.

20.   Online Public Access Catalog (OPAC): prestazioak, egitura, sarbidea eta bilakaera. Deskubritzeko tresnak: www.
liburubila.euskadi.eus. Katalogo kolektiboak.

21.   Digitalizazioa: prozedurak eta estandarrak. Babes digitala. Liburutegiei aplikatutako metadatu nagusiak.   

22.   Erregistro bibliografikoen, agintarien eta funtsen MARC21 formatua. MARC 21 formatuko erregistro baten historia eta elementuak.

23.   Normalizazioa deskribapen bibliografikoan. ISBD eta dokumentuen zenbaki normalizatuak.

24.   Sailkapena. Sailkapen motak, sistematikoak eta alfabetikoak. Sailkapen hamartar unibertsala. (SHU).

25.   Liburutegi digitalak: kontzeptua eta helburuak. Biblioteka digitalei buruzko IFLAren manifestua. Liburutegi digital nagusiak. OAI-PMH biltzaileak. Liburuklik.

26.   Liburuaren eta bibliografiaren historia Euskadin.

27.   Euskarazko literatura: historia eta gaurkotasuna, idazle nagusiak, literatur sariak. Emakume idazleak euskal literaturan.

28.   Bibliografia: definizioa eta helburuak.

29.   Erabiltzaileen formazioa. Informazio-alfabetizazioa.               

30.   Inprenta asmatu eta zabaltzea. Inkunableak.

31.   Zinemaren Historia. Zinemaren Historia Euskal Herrian. Zuzendari eta film nagusiak.

32.   Jabetza intelektualaren eskubidea eta liburutegi publikoa.

33.   Erabiltzailearenganako arreta. Komunikazioa. Kexa eta erreklamazioen Kudeaketa.

34.   Liburutegi publikoaren zerbitzu birtualak: informazioa eta dinamizazioa.

35.   Liburutegien funtzio soziala.

36.   XXI. mendeko Liburutegi publikoa eta kultura aniztasuna.

37.   Liburutegia eta IKTak.

38.   Liburutegien kudeaketako programa informatikoak: Absysnet.

39.   Liburutegien kudeaketa eta administrazioa: giza baliabideak. Antolaketa funtzionala, giza baliabideak kudeatzeko helburuak, lanaren banaketa. Lantaldeak koordinatzea.              

40.   Liburutegien kudeaketa eta administrazioa: giza baliabideak. Lidergoa. Talde-lana. Gatazken kudeaketa. Errendimendua ebaluatzea. Liburuzainen etengabeko prestakuntza.       

41.   Liburutegien kudeaketa eta administrazioa: aurrekontu- eta finantza-kudeaketa. Kontratuak.

42.   Liburutegien kudeaketa eta administrazioa: kudeaketa-tresnak. Plangintza estrategikoa.

43.   Liburutegi-prozesuak eta -zerbitzuak ebaluatzea. Lotutako ISO arauak. Liburutegi-kudeaketa eta -zerbitzuak ebaluatzeko, ziurtatzeko eta egiaztatzeko ereduak. Kalitatea kudeatzea liburutegietan. Zerbitzu-kartak. 

44.   Lekuona Fabrika kultur proiektuaren helburuak: Udal liburutegi zerbitzua, bitartekaritza programa eta arte bizien egoitzak eta Herritar plaza.

45.   Errenteriako kultura: eskaintza, eragileak, jaialdiak.

46.   Gaitasun digitalen profil profesionala Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko profesionalentzat (Liburuzaina).          

47.   Desgaitasuna duten pertsonek mediateken baliabideak eskuratzea.

Aipatutako legeriak izan ditzakeen aldaketak kontuan hartu beharko dira. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eguna hartuko da erreferentziatzat, bai gai-zerrenda espezifikorako (atal honetako 47 gaiak), bai oinarri orokorretan adierazitako gai-zerrenda orokorrerako (13 gai dira A2 taldeko lanpostuetarako).