Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, dekretu honen 8. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek izango ditu:
    1. Jaurlaritzaren epe ertainerako politika ekonomikoaren gidalerroak eta orientabideak prestatu eta proposatzea, bai eta politika horren exekuzioa eta sailen eta administrazio-unitateen jarduerak –ekonomian eragina dutenak– koordinatzea eta horien jarraipena egitea ere, eta politika ekonomiko sektorialak politika ekonomiko orokorrarekiko koherenteak izango direla zaintzea.
    2. Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoak bere baitan izan behar dituen tresnak eta edukiak definitu eta sortzea.
    3. Euskal sektore publiko osoaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren jarraipena eta azterketa egitea, bai administrazio publikoena, bai haiei atxikitako sektore publikoarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren urte anitzeko programazioa errazago egokitu eta eguneratzeko.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoa parte den gainerako erakunde publikoen jarduna planifikatzen parte hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duen moduan; eta gizarteko eta ekonomiako eragileek parte hartu ahal izateko moduak dinamizatu eta sustatzea, ekonomiaren egiazko plangintza hitzartua lortzeko.
    5. Indarrean dauden arauen arabera lurraldea antolatzeko tresnak sortzeko prozesuetan parte hartzea, hain zuzen ere, eskualdearen plangintzan eragina duten eta ekonomiarekin zerikusia duten erabakietan.
    6. Jaurlaritzak garatutako programa eta politika publikoak ebaluatu eta analizatzea, hargatik eragotzi gabe barne-kontrol ekonomikoaren arloan Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion eskumenak. Egiteko horiek betetzean, honako hauek dagozkio:
      1. Plangintza estrategikoa hobetzeko ekimenak proposatzea.
      2. Ebaluatu beharreko politika publikoak identifikatu, aztertu eta hautatzea, eta ebaluazio horien ondorioen jarraipena egitea, eragindako sail sektorialekin koordinatuta.
      3. Egiturazko azterketara eta politika publikoen inpaktuaren ex-ante simulaziora eta ex-post ebaluaziora bideratutako tresna kuantitatiboak eta ereduak garatu eta egokitzea.
      4. Politika publikoak ebaluatzeko kultura sustatzea.
      5. Ebaluazio-metodologiak formulatu eta hedatzea.

      Egiteko horiek guztiak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin koordinatuta beteko dira, politika publikoak definitzean eta gauzatzean Euskal Gobernantza Publikoa aplikatzeko eredua diseinatzeari dagokionez dituen eskumenak baliatuz.

    7. Euskal ekonomiari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, bai orokorrak, bai sektorialak.
    8. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak egiten dituen eta jardun ekonomikoan eragina duten azterlanak koordinatzea, eta ekonomiaren arloan diharduen edozein organori laguntza teknikoa ematea, Gobernu Kontseiluak, hala badagokio, ezarritako baldintzetan.
    9. Ikerketa ekonomikorako metodoak garatzea; bereziki, euskal ekonomiarako ereduak eta ekonomia horren sektore edota segmentuetarako ereduak.
    10. Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera ekonomikoari buruzko urteroko eta sei hileroko txostenak egitea. Txosten horiek Euskadiko aurrekontu-araubidea erregulatzen duten arauetan eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen arauetan daude aurreikusita.
    11. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren eta politika ekonomikoaren egoeraren eta bilakaera orokor eta sektorialaren jarraipena egitea –erkidegoarena zein erkidegoan eragina duenarena–, baita nazioko eta nazioarteko koiuntura ekonomikoarena ere, aurreikuspen-teknikak sortuz eta erabiliz eta koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak eginez.
    12. Urteko aurrekontu-esparrua gainditzen duten politika ekonomikoko neurrien eragin ekonomiko eta finantzarioaren azterketa, ebaluazioa eta kuantifikazioa egitea.
    13. Eskualde, nazio eta nazioarte mailako adierazle ekonomikoen datu-baseak mantendu eta ustiatzea.
    14. Estatuko eta nazioarteko organismo eta foroekin elkarrizketak izatea aurreikuspen ekonomikoen arloari buruz.
    15. Euskal Estatistika Planak esleitutako estatistika-eragiketak egitea, bai eta Euskal Estatistika Erakundearekin (Eustat) harremana izatea ere, plan hori garatzeko eta eragiketa berriak proposatzeko edo daudenak hobetzeko.
  2. Sailaren berariazko estatistika-organoa Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzari atxikitzen zaio, betiere Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta haren antolakuntza eta jarduera ezartzen dituen martxoaren 8ko 48/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

8. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan eta dirulaguntzak emateko deialdietan hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945019007

Faxa

945019614

KARGUAK

Ignacio Barredo Ardanza Barredo Ardanza
Ekonomia eta Plangintza zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK