Kontrol Ekonomikoko Bulegoa

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Kontrol Ekonomikoko Bulegoak sailburuordetzaren maila organiko bera izango du, eta, dekretu honen 7. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek ere izango ditu:

  1. Kontabilitatearen eta barne-kontrol ekonomikoaren arloko egiteko guztiak betetzea, betiere, gai horiek erregulatzen dituen araudiaren arabera.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen eta partaidetza duten entitateen ekonomia- eta finantza-jarduerari buruzko dokumentuak, kontuak eta txostenak etengabe gainbegiratzea, informazioa emateko jarraibideak ezartzea eta adierazitako agiriak landu eta banatzea.
  3. Diru-sarreren, gastuen eta defizit edo superabitaren exekuzio-aurreikuspenak egitea, kontabilitate nazionalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekonomia- eta finantza-informazioaren terminoetan, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren arloko araudian aurreikusitakoa betez, eta Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzekoak zaizkion aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko arauak eta helburuak betetzen direla kontrolatzea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan eta, Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publiko gisa sailkatuta dauden entitateen eremuan, merkataritza-zorra eta zor ez-finantzarioa kuantifikatzeko eta haren jarraipena egiteko, ordaintzeko batez besteko epea kalkulatzeko eta berankortasuna kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa gainbegiratzea eta jarraibideak ezartzea.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen eta partaidetza duten entitateen inbentarioa egin, mantendu eta kudeatzea.
  6. Europako funtsak eta auditoretza-agintaritzaren funtzioak kontrolatzeko jarduerak egitea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak izaera hori duen funtsetan.
  7. Gardentasuna sustatzea eta ekonomiari, finantzei eta aurrekontuei buruzko informazioa zabaltzea, herritarrek informazio hori eskura izan dezaten bereziki zainduz.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen kontabilitatearen eta barne-kontrol ekonomikoaren arloan bitartekoak nahiz baliabide elektroniko eta informatikoak nola aplikatzen eta ezartzen diren gainbegiratu eta kontrolatzea, kontabilitatearen informatizazioa planifikatu eta diseinatuz, tratamendu informatikoa nahitaezkoa duten kontabilitate-lanak zein izango diren erabakiz, kontabilitate publikoaren arloan egin beharreko garapen informatikoei onespena emanez, eta informatizatutako kontabilitate-informazioa irispidean izan eta erabiltzeko baimenak emanez.
  9. Arlo ekonomikoan gobernu arduratsua eta arriskuen kudeaketa eta barruko kontrola egiteko politikak jartzearen alde egin, eta politikok koordinatu eta gainbegiratzea, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan sektore publikoaren kudeaketa hobetzea eta xedeak erdiesten laguntzea.
  10. Laguntza eta dirulaguntza publikoen jarraipena eta kontrola.
  11. Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin, Estatuko Kontuen Epaitegiarekin eta kanpo-kontroleko beste organo batzuekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, bai eta beste administrazio publiko batzuetako kontu-hartzailetzako eta barne-kontrol ekonomikoko organoekin koordinatzea ere.

7. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordetzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordeek:

  1. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea, agintzen zaizkion egitekoen alorrean.
  4. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat.
  5. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  8. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumen eta egitekoak eta, komunak direlako, sailburuordeei oro har dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945018978

Faxa

945019020

KARGUAK

Javier Losa Ziganda
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak