Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, 8. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek izango ditu:

  1. Ondare-kontuetan:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak izanik Euskadiko ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen gaineko jabari-ahalmenak erabiltzea; ondasun eta eskubide horiek kudeatu, administratu, ustiatu, ordezkatu eta auzitegietatik kanpora defendatzea; betearaztea Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean arauturiko sailaren eskumeneko gaiei buruz Gobernu Kontseiluak hartzen dituen erabakiak, eta ondasunak eta eskubideak defendatu eta babesteko ekintzak egikaritzea, berariaz beste organo edo entitateren bati agindu zaionean salbu, eta hargatik eragotzi gabe atxikitze-egintzak berekin dakartzan ahalmenak.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak izanik Euskadiko ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak kudeatu, administratu eta ustiatzea, baldin eta beste organo edo entitate batzuei atxikita ez badaude.
    3. Euskadiko ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen afektazioa, desafektazioa, atxikipena, desatxikipena eta erabilera-aldaketa, bai eta higiezinen errentamendua ere, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean xedatzen den bezala.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari edozein eratako enpresa eta sozietatetan partaide izateagatik dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organo bati berariaz esleitu zaizkionak izan ezik.
    5. Ustez Euskadiko ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideei buruz ikertzea; edozein tituluren bidez horiek erabiltzeko baimena duten pertsonek edo enteek nola erabiltzen dituzten ikertzea; ondareak mugatzea eta mugarriztatzea; horiek babestu, defendatu eta erreibindikatzea, eta erantzukizunak eskatzeko eta zehapenak ezartzeko prozedurak instruitu eta ebazpen-proposamenak egitea, ondare-arloko legeriarekin bat etorriz.
    6. Euskadiko ondarearen aurkako egitateak jurisdikzio penalari jakinaraztea, delitu edo falta izan badaitezke.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ondareko Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorra landu eta eguneratzea, eta, halaber, ondasun horiek depuratzea –bai fisikoki, bai juridikoki– eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatzea.
    8. Ondarearen arloan Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumenekoak diren prozedura guztiak izapidetu eta dagozkien agiriak formalizatzea; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ondareko ondasunak edo eskubideak ordezkatzen edo gauzatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak eduki eta zaintzea.
    9. Eskubide gorpuzgabeak eskuratzeari, aldatzeari edo besterentzeari buruzko espedienteak izapidetzea, Interneteko domeinu-izenak erreserbatzeari eta aldatzeari buruzkoak barne.
    10. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabari publiko edo pribatuko ondasun eta eskubideen arloan indarrean dagoen araudiak ematen dion beste edozein eskumen.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan kontratazio-araubidea garatu eta koordinatzen duen zuzendaritza-zentroa denez, Ekonomia eta Ogasun Sailari egiteko horretan dagozkion eskumenak izango ditu, oro har. Horretarako, funtzionamendurako eta barne-antolaketarako arauak ezar ditzake, kontratazio-espedienteak izapidetu eta kontratuak eta kontratistak erregistratze aldera.
  3. Hauek ere badagozkio:
    1. Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumeneko kontratazio-espedienteak izapidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidea erregulatzen duen araudiarekin bat etorriz.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko botere adjudikatzaileen kontratu-jarduera dela-eta kontratazio-araubideari buruz indarrean dagoen legedian xedatzen diren txostenak egitea.
    3. Sektore publikoan integratutako entitateei bultzada, laguntza eta aholkuak ematea kontratazioaren arloan. Eskumen hori egikaritzeari dagokionez, zera dagokio:
      1. Kontratazioaren arloan beharrezkotzat jotzen diren arau-proiektuak sustatzea, kontratazio publikoan orokorrean aplika daitezen.
      2. Kontratazioaren arloan zirkularrak egiteko eta gomendioak emateko ahalmena.
      3. Kontratazio publikoaren arloan bitarteko elektronikoak eta informatikoak ezar daitezen sustatzea eta bitarteko horiek garatzea.
      4. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeari jakinaraztea, titularraren bidez, botere adjudikatzaileentzako garrantzi bereziko gaiei edo interes orokorrekoak diren gaiei buruz zer iritzi duen aholku-organoak berak, hala egitea beharrezkoa, egokia edo komenigarria dela irizten dionean. Horretarako, txostenak egingo ditu, edo orokorrean aplikatu beharreko gomendioak edo irizpideak emango ditu. Bereziki, nahitaez eta txertatu aurretik, aholku-organo horren iritzia jaso beharko du helburu hauek bermatzeko proposatzen diren neurriei buruz: helburu sozialak, ingurumenekoak, linguistikoak, aukera-berdintasunari dagozkionak, digitalak, berrikuntzakoak, ETEak sustatzekoak eta gizarte-erantzukizunekoak.
      5. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateei laguntza eta aholkuak ematea, hargatik eragotzi gabe entitate horietako organoek arlo horretan dituzten eskumenak.
      6. Laguntza teknikoa eta administratiboa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeari.
      7. Sektore publikoko kontratuen araudian aurreikusitako lankidetza publiko-pribatuko formulen bitartez proiektuak eta jarduerak gauzatzeko jarraibideak eta aholkularitza bultzatu eta ezartzea.
    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren hornidura, obra eta zerbitzuen kontratazioa kontratazio zentralizatu izendatzeko administrazio-espedientea osatu eta izapidetzea, eta halakotzat jotako prestazioak eskuratzeko hasita dauden kontratazio-espedienteak kudeatzea.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko kontratuen eta lizitatzaile eta enpresa sailkatuen erregistroak ikuskatu eta kudeatzea.
    6. Enpresen sailkapenari buruzko espedienteak izapidetzea.
    7. Kontratazio elektronikoaren definizio funtzionala ematea eta haren ezarpena garatu, hobetu eta koordinatzea.
    8. Kontratazio Publikoa Euskadin plataforma kudeatu eta mantentzea.
  4. Arrisku eta aseguruen kudeaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile, ondare eta jardunean eragina duten arriskuen azterketa, balorazio, kudeaketa eta bermeari buruzko araudian ezarrita dauden eskumenak izango ditu, oro har.
  5. Ondarearen, kontratazioaren eta arrisku- eta aseguru-kudeaketaren alorrean indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein eskumen.

8. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan eta dirulaguntzak emateko deialdietan hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945018924

KARGUAK

David Alvarez Martinez
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak