Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

Titularra: 
Agintaldia: XII. Legealdia

LABURPENA

Objektua

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza instituzioen arteko, Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanez eta komunikazioez arduratzen da.

Halaber, bereak dira Jaurlaritzaren Idazkaritzaren egitekoak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari dagozkionak.

Berari dagozkio halaber, Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten administrazio-egitekoak, batez ere, toki araubidearen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumeneko gaien txostena egin eta horiek ebaztea.

Azkenik, araubide orokorreko elkarteen, fundazioen eta elkargo profesionalen alorrean, berari dagozkio babesletza, erregistro eta korporazio arloko egitekoak.

Horrez gain, sailburuordetza honi dagokio berrikuntza publikoa sustatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta bereziki, Administrazio eta gobernu elektronikoak, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta akzio publikoan gobernu ona eta politika publikoen ebaluazioa ere, Euskal Gobernantza Publikoaren ereduaren esparruan.

Era berean, herritarrei arreta zentralizatua, kanal askotarikoa eta kalitatezkoa emateko euskarri diren proiektuak kudeatu eta gauzatzea ere badagokio.

Azkenik, euskal administrazio publikoen antolaketa eta prozedurak ere berari dagozkio.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzari, dekretu honen 4. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, honako hauek ere badagozkio:

  1. Gobernu Kontseiluaren lanak eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean sortzen diren batzorde delegatuen lanak antolatzea.
  2. Jaurlaritzak Legebiltzarrean hartutako konpromisoak zenbateraino betetzen diren zaintzea, sailekin lankidetzan.
  3. Lehendakariari Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanetan laguntzea, Jaurlaritza Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen aurrean ordezkatuz, hala dagokionean.
  4. Araubide orokorreko elkarteen, fundazioen eta elkargo profesionalen arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion araubide orokorrari, babesletzari eta erregistroari buruzko egitekoak betetzea.
  5. Toki Administrazioaren arloko jardunak ikuskatu eta aztertzea.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publikoaren eredua diseinatzea Jaurlaritzaren politika publikoak definitu, koordinatu eta gauzatzean.
  7. Berrikuntza publikoa eta Administrazioaren modernizazioa eta berritzea bultzatu, zuzendu eta garatzea.
  8. Administrazio digitala eta gobernu elektronikoa.
  9. Euskal administrazio publikoen antolaketaren eta prozeduraren araubidea, Araubide Juridikoaren Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  10. Herritarrei informazioa eman eta harrera egiteko prozesu, tresna eta zerbitzu korporatiboak, zentralizatuak eta kanal anitzekoak bultzatu eta garatzea.
  11. Gai publikoetan, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea bultzatzea.
  12. Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio-teknologia berriak bultzatuz.

4. artikulua.- Sailburuordeak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  4. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  5. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
  8. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
  10. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1 - LAKUA

01010 Vitoria-Gasteiz

Araba/Álava

Telefonoa/k

945018172

KARGUAK

Jone Berriozabal Boveda
Erakunde Harremanetarako sailburuordea