Osasun Saila

Nola jokatzen dut?

Denon ardura

Atal honetan, KORONAVIRUSen aurrean jarraitu beharreko jarraibideak eskaintzen dira.

Prebentzio-neurri orokorrak

  • Eskuak maiz garbitu.
  • Maskara etengabe erabili, batez ere espazio itxietan.
  • Kontaktu gutxiago izan
  • Distantzia: garrantzitsua da segurtasun-distantziari eustea (1,5-2 metro)
  • Aireztapena: ateak eta leihoak ireki behar dira espazio itxietan.

Sintomak ditut. Zer egin behar dut?

  • Sintoma ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, besteak beste.
  • Sintoma hauetakoren bat nabaritzen baduzu:
    • (1) AISLAMENDUA: gera zaitez etxean.
    • (2) OSASUN-ZENTRORA DEITU.
    • (3) Sintomekin hasi aurretik egon zaren pertsonen ZERRENDA bat prestatu.
  • Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da.
  • Txertoa jarri badidate ere egin behar dut? BAI.

Positibo eman dut. Zer egin behar dut?

  • SMS bat jasoko duzu emaitzarekin, eta Osakidetzatik deituko dizu zure osasunaren jarraipena eta bilakaera egiteko, bai eta zure kontaktuak identifikatzeko ere, transmisioa geldiarazteko.
  • Isolamenduan egon beharko zara gutxienez 10 egunez sintomak hasi zirenetik edo proba egin zizutenetik.

Positibo eman dut farmaziako test autodiagnostikoan. Zer egin behar dut?

Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?

Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean egon den edozein pertsona da, 2 metro baino gutxiagoko distantzian eta 24 ordutan 15 minututik gorako denbora metatuan, maskara modu jarraitu eta egokian erabili gabe. 

Kontaktu estua bazara, Osakidetza zurekin harremanetan jartzen den bitartean, formulario hau bete (https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/883369?lang=eu). Berrogeialdia 10 egunez gorde beharko duzu. 

Hona hemen salbuespenak: 

  • Txertaketa-pauta osoa badu, ez du berrogeialdirik egin behar, baina bai interakzio sozialetan maskararen erabilera zorroztu, ekitaldi jendetsuetara ez joan eta COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak ager daitezkeen zaindu. Arakatzeko ekipoetatik deituko dizu, proba noiz eta nola egin behar dituzun adierazteko.
  • Azken 180 egunetan COVID bidezko infekzio aktiboa izan baduzu: ez duzu berrogeialdirik egin behar, baina interakzio sozialetan maskararen erabilera areagotu behar duzu, ez joan jendetsuetara eta zaindu sintoma bateragarririk agertzen den. Bilaketa-ekipoetatik deituko dizute, proba noiz eta nola egin behar diren adierazteko.
  • Infekzioa azken 90 egunetan izan baduzu, ez duzu berrogeialdirik edo probarik egingo 

Txertoa jarri didate. Zer egin behar dut?

  • Prebentzio-neurri orokorrak mantendu behar dituzu:
    • Eskuak maiz garbitu.
    • Maskara etengabe erabili, batez ere espazio itxietan.
    • Kontaktu gutxiago izan.
    • Distantzia: garrantzitsua da segurtasun-distantziari eustea (1,5-2 metro).
    • Aireztapena: ateak eta leihoak ireki behar dira espazio itxietan.

Kutsatu nahiteke?

  • Bai. Koronabirusaren aurkako txertoa edukitzeak ez du kutsatzea eragozten, ezta gaixotasuna transmititzea ere. Txertatutako pertsonen % 10-15, edozein adinetakoak izanik ere, ez dira immunizatuta egoten.
  • Sintomak daudenean, isolatu eta osasun-zentroarekin ados jarri behar da.

Berrogeialdia egin behar dut kontaktu estua banaiz?

  • Jarraibide osoa badu eta sintomarik ez badu, EZ du berrogeialdirik egin behar.
  • Osakidetzak proba diagnostiko bat egiteko deituko dizu.

Zer da "jarraibide osoa" izatea?

  • Pertsona bat erabat txertatuta dago dagokion txertaketa-jarraibidea bete duenean eta, gainera, honako hauek gertatu direnean:
    • 7 egun igarotzea, Pfizerren azken dosia hartu ondoren.
    • 14 egun igarotzea, Moderna edo Astrazenecaren azken dosiak hartu ondoren.
    • 14 egun igarotzea, Janssen-en dosi bakarraren ondoren.

Azken aldaketako data: