20. Finantzen euskal institutuaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomia eta Ogasuna
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Finantzen Euskal Institutuaren jarduera-eremuari, funtzioei, antolaketari eta araubide juridikoari egiturazko erregulazioa ematea, finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa duen eginkizuna sendotzeko.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-ekintzako tresnak indartzea.
  • Ekonomia produktiboaren aldeko finantza-neurriak garatzea, finantza-erakundeekin lankidetzan, euskal enpresen finantza-gaitasuna areagotzeko.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Finantza-erakundeak.
  • ETEak, banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022eko lehen seihilekoan.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta