19. 2023-2026 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika planaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomia eta Ogasuna
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduera antolatzea 2023-2026 laurtekoan.
  • Plana legez onartzen da, eta Euskal Estatistika Erakundea/EUSTATek, Jaurlaritzako sailek eta ekintza-mailako estatistika-organoek (foru aldundiek nahiz udalek) indarraldian egin beharko dituzten estatistika-eragiketak eta estatistika-jarduerak hartzen ditu barruan
Beste helburu batzuk:

Kalitateko informazio estatistikoa emateko sistema bideratzea, arriskuak ahalik eta txikienak izan daitezen politika publikoen plangintzan, eta haiek ebaluatu ahal izateko.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Herri-administrazioak.
  • Gizarte-eragileak.
  • Informazio estatistikoa eskatzen duten politika publikoak ematean tartean diren kolektibo sozialak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022eko bigarren seihilekoan.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta