13. Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruz Lege-proiektua

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Berotegi-efektuko gasen emisioetan neutroak izateko esparru juridikoa ezartzea 2050eko horizontearekin, eta lurraldea klimarekiko erresilienteagoa egiteko aurrerapenak egitea, erakundearteko koordinaziorako mekanismoak eta organismoak sortuz klima-aldaketako gaietan.

Klima-aldaketaren eraginetara egokitzea, euskal industria sustatzeko garapen teknologikoaz baliatuta, klima-helburuak energia-estrategiarekin eta industria-politikarekin lotuta egon daitezen.

Beste helburu batzuk:
  • Garapen ekonomiko soziala, jasangarria eta karbonoan neutroa bultzatzea, eta lurraldea eta pertsonak klima-aldaketaren ondorioen aurrean babestea.
  • Klima-gobernantzako esparru bat zehaztea, legea betetzen dela bermatzeko.
  • Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta CO2 hustulekuen ahalmena handitzea.
  • Energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna sustatzea, bai eta energia berriztagarrien ezarpena ere, eredu energetiko jasangarriago batera igarotzea sustatzeko, nagusiki autoaskitasunean, hurbiltasunean eta deszentralizazioan oinarrituta.
  • Euskadin klima-aldaketara egokitzeko eginkizunean aurrera egitea, arriskua kudeatuta eta erresilientzia hobetuta, bai eta egokitzapena sektore- eta lurralde-plangintzan txertatuta.
  • Klima-aldaketa txertatzea ukitutako politika publiko nagusietan eta gizarte osoaren jardunean.
  • Teknologiaren berrikuntza eta garapena bultzatzea, sektore guztietan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, baita CO2 gehiago xurgatzeko eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia hobetzeko.
  • Klima-aldaketari, bere egoerei eta inpaktuei buruz kalitatezko informazioa emango duten mekanismoak eta tresnak ezartzea eta herritarren portaera-aldaketa sustatzea.
  • Aliantza publiko-pribatuak bultzatzea, klima-ekintzako politika aldatzeko.
  • Pertsonak klima-politikaren erdigunean kokatzea, trantsizio justu baten aldeko apustua eginez, inolako kolektiborik atzean utzi gabe.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Administrazio publikoak (Jaurlaritza, aldundiak eta toki-administrazioak).
  • Ingurumenean eragina izan dezaketen jarduera ekonomiko publiko eta pribatuak.
  • Herritarrak.
  • Unibertsitateak, ikastetxeak, ikerketa-zentroak.
  • Sindikatuak eta alderdi politikoak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko lehenengo seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta