Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Angularen arrantza Euskadin

AnguleroakHistorian zehar Euskal Herria izan da angula, aingiraren kumea, gehien arrantzatu eta kontsumitu duen lurraldea. Angularen arrantza jarduera tradizionala da eta mende askoan zehar garatu da. Angulak harrapatzen zituztenei angulero deitzen hasi zitzaien. Anguleroak ibaiertzetik joaten ziren, egurrezko bahea eta argiontzia hartuta.

Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Batzordeak aingira europarrari buruz eman duen irizpen zientifikoaren arabera, aingira-kopurua segurtasuneko muga biologikoetatik kanpo dago eta arrantza egun ez da modu jasangarrian egiten. Horregatik, bada, aingira europarra berreskuratzeko neurriak ezarri dituen Kontseiluaren 2007ko irailaren 18ko 1100/2007 (EE) Erregelamenduan xedatu da, aingira europarra berreskuratzeko behar-beharrezkoa dela eskualdeetako eta tokiko baldintzei egokitutako kudeaketa-planak eratzea.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin bat, eta aditu zientifikoen eta angula-arrantzaleen beren laguntzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan Aingira Europarra Berreskuratzeko Kudeaketa Plana idatzi du.

Araudia

EAE-an Aingira Berreskuratzeko Kudeaketa Planaren puntu garrantzitsuak:

  • Angula europear aingira gaztea da 12 zentimetro baino gutxiago tamainarekin.
  • Debekatuta dago 12 zentimetro baino gehiago duten Europako aingirak harrapatzea EAEko barne uretan.
  • Arrantza denboraldia: azaroaren 15tik urtarrilaren 31ra
  • Gehieneko arrantza. Gehienez 2 kg arrantzale bakoitzeko (bai lurretik bai ontzitik).
  • Kontuan harturik Eusko Jaurlaritzak inplimentatutako baimen sistema egokia dela espeziearen stockarentzat, metodo oso eraginkorra baita, arrantzaleek kala erabiltzea arautzeko eta, ondorioz, arrantza ahalegina kontrolatzeko; denboraldi honetatik hara, lehorretik angula harrapatzeko baimena aurreko denboraldiren batean baimena izan duten arrantzaleei emango zaie.

Modalitateak

Lurretik: arrantzaleak gutxienez 16 urte izan behar ditu.

Ontzitik:

  • Baimena ontziari lotuta dago
  • Gutxienez 18 urte izan behar dira
  • Beharrezkoa da itsasontzia eraman ahal izateko patroi-titulua izatea

Arrantza-tresnak

Baimendutako arrantza-tresna bahea da, edozein motatakoa eta gehienez 1,8 m-ko diametroa duena. Pertsona bakoitzak esku-aitzur bat ere eraman ahal izango du.

Debekatutadago tresna mekanikoak edo bestelako arrantza-tresnak erabiltzea.

Arrantza-denboraldia

2017-2018 denboraldia: 2017ko azaroaren 15tik, 2018ko urtarrilaren 31ra.

Kupoa

Arrantzale bakoitzak, gehienez 2 kg harrapatu ahalko ditu egunean (hala lehorretik nola itsasontzitik)

Gehieneko neurria

12 zentimetro.