Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indarrean dagoen deialdia

Laburpena

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren bidez, EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan 2021ean euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LANHITZ) emateko araubidea ezarri eta deialdia egin da. 

Lanhitz Agindua (2021) (leiho berri batean irekitzen da)

Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2021eko azaroaren 26ko ebazpen bidez esleitu dira Lanhitz deialdiari dagozkion 2021eko dirulaguntzak.

Lanhitz ebazpena (2021) (leiho berri batean irekitzen da)

Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko.

Eskabideak, erantzunkizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta bestelako ereduak modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus atarian dituzu: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/lanhitz-2021/web01-tramite/eu/ daude eskuragarri.

Eskaeraren ondorengo izapideak, honako gune honen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/