Makineria berria erosteko aholkuak (2012)

Deskribapena

Portada de la guía

Laneko arriskuen prebentzioa enpresa kudeatzeko sistema orokorrean sartzeko beharra ezarri du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeak, oinarrizko beste printzipio batzuen artean. Laneko arriskuak, beraz, enpresaren jarduera guztietan nahiz enpresaren hierarkia-maila guztietan zaindu beharko dira.

Gure enpresetan, badira langileentzako arriskutsuak izan daitezkeen zenbait elementu; erabiltzen dituzten makinak, esaterako. Europako Erkidegoko arauak aplikatzearen ondorioz, ezin ukatuzko eboluzioa izan dute makineria-fabrikatzaileek, are prestazio hobeak eta seguruak eskaini baitituzte.

Baina hobekuntza hori erabatekoa izan dadin eta laneko baldintzen gain eragina izan dezan, enpresek beste jarduera osagarri batzuk gauzatu beharko dituzte makineria erosi eta hura langileen esku jartzeko orduan.

Informazio-argitalpen sinple honen bidez, OSALANek laguntza eman nahi die, bereziki, gure enpresa txikiei; hain zuzen, makineria erosteko orduan, alderdi teknikoak, ekonomikoak eta prebentiboak kontuan izan behar baitituzte, lan-baldintzen hobekuntza eraginkorra izan dadila lortzeko.

                                        Makineria berria erosteko aholkuak (pdf, 238 KB)