Zur-hautsarekiko esposizioean izaten diren langileei sudur-barrunbeetako eta sinu paranasaletako adenokartzinomaren kontrako berariazko osasun-zaintza egiteko protokoloa (2021)

Argitalpena
2021
Argitalpen-zenbakia
Egilea(k)
Aitor Guisasola Yeregui, Joaquín Estefano Rodríguez, Mylene Núñez Acevedo, Iñaki Igarzabal Elorza, Mikel Uña Gorospe, José Ignacio Cabrerizo Benito, Maite Robertson Sangrador, Diego Romero Gómez, Arrate Padilla Magunacelaya, Arantza Lijó Bilbao.
Hizkuntza(k)
Español
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

“Egur-hautsaren eraginpean dauden langileen sudur-barrunbetako eta sinu paranasaletako adenokartzinomaren osasun-zaintza espezifikorako protokoloa” delako agiria prestatuta, Osalanek orain argitaratu dugun honako Protokolo hau garatzeko oinarriak eman zituen 2014. urtean. Halaber, Osalanek Osasun Ministerioarekin eta Autonomia Erkidegoekin izandako lankidetzaren eta partehartzearen emaitza da Protokolo hau; izan ere, elkarrekin jardun dira lanean Estatuko Osasun Sistemako Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikoko Batzordeko Laneko Osasunaren Ponentzian, batzorde horretako kide baita Osalan, Euskal Autonomia
Erkidegoaren ordezkari.


39/1997 Errege Dekretuak (prebentzio-zerbitzuen araudia onesten duenak) ezarrita daukanari men eginez sortu da Protokolo hau. Errege Dekretu horren 37.3.c artikuluaren arabera, osasunari ondo kontu egitekotan, langileak jasan behar dituen arrisku faktoreak aintzat hartuta prestatutako protokolo espezifikoak edo bestelako bitartekoak aplikatu behar dira.

Zur-hautsarekiko esposizioean izaten diren langileei sudur-barrunbeetako eta sinu paranasaletako adenokartzinomaren kontrako berariazko osasun-zaintza egiteko protokoloa (pdf 905 KB)