02. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legearen Aurreproiektua

Erakundea:
Lana eta Enplegua
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskadiko sistema eguneratzea eta indartzea, sistema autonomo gisa, modu koherente eta integratu batean osatua eta enpleguko zerbitzuen barruan txertatuta dagoena, baina gizarteratzeko politikari dagokionean zeharkako ikuspegia daukana, beste sektore batzuetako sistemek esku hartuko baitute, esaterako, gizarte zerbitzuek, osasunak, hezkuntzak eta etxebizitzak, pobrezia egoera berriei erantzun ahal izateko eta, bide batez, babesteko ahalmena hobetzeko, larrialdi sozialeko egoerak kronifikatu ez daitezen.

Beste helburu batzuk:
  • Gaur egungo testuinguru sozioekonomikotik sortutako behar espezifikoei erantzuteko konponbideak eta neurriak ematea, eta horretarako, prestazioaren jasotzaileen lan merkatuan sartzeko eta gizarteratzeko aukerak hobetzea.
  • Herritarrekiko sistema hurbilago bat ezartzea, bilakaerari buruzko informazioa ezagutzeko aukera emango duena eta, behar zehatzak zein diren, laguntza pertsonalizatua lortzeko aukera ere bai.
  • Ematen diren prestazioen estaldura hobetzea, prestazio horiek dauden behar desberdinei erantzuna eman ahal izan diezaieten, bereziki hau eginez:

             -Etxebizitzaren testuinguruan sor daitezkeen erlazio juridiko eta familia-egoera ezberdinei ematen zaien arreta hobetzea, seme-alabak dituzten familiei zein guraso bakarreko familiei ematen zaie arreta hobetzea.

             -Behar bereziak dituzten pentsiodunentzako estaldura berezia mantentzea.

  • Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskadiko Sistema osatzen duten prestazioen papera mugatzea, Larrialdi Sozialeko laguntzen zeregina zehaztuz eta Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren kudeaketa sisteman txertatuz.
  • Prestazioen kudeaketa hobetzea, prozeduraren epeak, emateko fasean zein berrikusketa fasean, bete daitezela bermatzeko
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Egoera zailak bizitzen ari diren pertsonak eta taldeak, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituztelako, lan prekarioak dituzten langileak direlako, pentsio baxuak dituzten pentsiodunak direlako edo, maila handiago edo txikiago batean, larrialdi sozialeko egoeretan daudelako.
  • Udalak eta foru aldundiak
  • Gizarte eragileak
  • Hirugarren sektorea.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasita
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta