Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko abuztuaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Bilboko «Athletic Club Museoa» (Bizkaia) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5407
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/23
  • Argitaratze-data: 2021/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko espedientea aztertu dugu, honako zuzenbide-oinarri hauetan funtsatuta:

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokio, agindu bidez, Bilboko «Athletic Club Museoa» (Bizkaia) inskribatzeko espedientea ebaztea, halaxe xedatzen dute-eta Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua), eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak.

Bigarrena. Horretarako legezko ahalmena duen pertsona batek sustatu du espediente hau, eta espedienteari funtsezkotzat jotako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio. Bereziki zaindu dira Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9. artikuluak eskatzen dituen betekizunak, bai eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak eskatzen dituenak ere (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).

Hirugarrena. Euskadiko Museoen Aholku Batzordeak Bilboko «Athletic Bilbao Museoa» (Bizkaia) erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du, horrela betez Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak xedatutakoa eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoa (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).

Aipaturiko lege-xedapen horiek eta bidezkoak diren gainerako arau aplikagarriak ikusi ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak honako hau

Lehenengoa. Bilboko «Athletic Club Museoa» (Bizkaia) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko agintzea, gaurko datarekin eta RMC-048 erregistro-zenbakiarekin.

Bigarrena. Inskripzio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 23a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik