Azken Bost Urteetako Lan Bizitza Kontsultatzeko Zerbitzua. (GSDN)

Gako-hitzak

Hizkuntza

Xehetasunak

Herritar baten azken bost urteetako lan-bizitza kontsultatzeko aukera ematen du. Azken bost urteen barruan, kontsulta daitekeen gehieneko denbora-tartea urtebetekoa izango da.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zer xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsulta egingo zaion pertsona titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion

                                         +

/DatosEspecificos/Consulta nodoko FechaDesde eta FechaHasta   

 

Jarraian, Consulta nodoaren barneko eremuak zehazten dira:

  • Consulta:
    • FechaDesde: kontsulta zer datatik aurrera egin behar den (Nahitaezkoa). Formatua UUUU-HH-EE
      • Ezin du 5 urte baino gutxiago izan
      • Ezin du FechaHasta eremuko balioaren berdina izan
      • Ezin du FechaHasta eremuko balioa baino geroagokoa izan
      • Ezin du etorkizuneko data bat izan (Nahitaezkoa)
    • FechaHasta: kontsulta zer datara arte egin behar den (Nahitaezkoa). Formatua UUUU-HH-EE
      • Ezin du urtebeteko aldea baino gehiago izan FechaDesde eremuko balioarekiko
      • Ezin du FechaDesde eremuko balioaren berdina izan
      • Ezin du FechaDesde eremuko balioa baino lehenagokoa izan
      • Ezin du etorkizuneko data bat izan

 

Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorren den data.
  • EstadoResultado:.
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
    • MotivosError: errorearen zergatiak. Aukerakoa.

Azken Bost Urteetako Lan Bizitzaren Kontsulta zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira taulan (1.taula).

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Eragiketa zuzena

0001

Nortasun-agiria ez da existitzen

0002

Nortasun-agiria bikoiztuta dago Gizarte Segurantzako datu-basean

0005

Lan-bizitzak egoera gehiegi ditu, mugatu bilaketaren parametroak

  1. taula. Azken Bost Urteetako Lan Bizitzaren Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoeren kodeak.

 

Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.