Egoitza elektronikoa

Oinarrizko eskalako agentea

2022/08/16 - 2022/09/13
Inprimatu
Bergara
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bergarako Udala
Lehiaketa:
Oinarrizko eskalako agentea
Lanpostua:
Oinarrizko eskalako agentea
Plaza-kopurua:
3
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:

Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

   

Hizkuntza eskakizuna:

2. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a)    Aldez aurreko eskaera egitea, eredu ofizialaren orria beteta.

b)    Espainiako nazionalitatea izatea.

c)    Gutxienez 1,65 metroko altuera izatea gizonek, eta 1,60 metrokoa emakumeek.

d)    18 urte izatea eta 38 urte bete ez izana. Muga hori konpentsatu ahal izango da Udaltzaingoko kidegoetan emandako zerbitzuekin.

e)    Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

f)    Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen den baztertzeko osasun-taulan sartuta ez egotea.

g)    Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.

h)    Eskatzailearen adierazpen bidez, armak eramateko konpromisoa hartzea, eta, hala badagokio, armak erabiltzea.

i)    Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik kontatzen hasita.

j)    Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, indarreko araudiaren arabera, praktiketako funtzionarioaren izendapenak ondorioak dituen egunean.       

k)    B+E klaseko edo baliokidea den gida-baimenaren jabe izatea eta indarrean edukitzea praktikaldiaren amaierarako.            

Arestian adierazitako baimenek indarrean egon beharko dute uneoro, eskatzen direnetik aurrera, gidatzeko eskubidea eten, galdu edo kendua izan gabe administrazio-izaerako nahiz izaera judizialeko erabakiz, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe ere.

l)    2. hizkuntza-eskakizuna. Hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea.      

m)    Deialdian parte hartzeko Bergarako Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko 20,65 euroko tasa ordaintzea. Tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira ordenantza fiskaletan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak eta horren adierazpena egin eta dagozkion agiriak aurkeztuko dira eskaerarekin batera. 

Onartzea
Elektronikoa:

Telematikoki, Bergarako Udaleko web-orrian: https://www.bergara.eus/

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira:

Presentzialki B@Zean (Bergararren Arretarako Zerbitzuan; helbidea: San Martin plaza, 1. zk.a, 20570 Bergara).

Eskabideak, era berean, 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazioko Prozedura Erkidearena).

Deialdia
Gaiak:

1.   Giza Eskubideak: Giza Eskubideen alderdi orokorrak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Giza eskubideak babesteko Europako Sistema.

 2.   Eskubideak eta askatasunak, Konstituzioaren arabera: Oinarrizko eskubideak eta Askatasun publikoak. Askatasunen bermeak eta oinarrizko eskubideak.

 3.   Izaera pertsonaleko datuen babesa eta eskubide digitalen bermea. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Gardentasuna eta informazioa. Eskubideak baliatzea.          

 4.   39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Herritarrek administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubide orokorrak. Administrazio-erregistroak.

 5.   Bergarako Udalean indarrean dauden ordenantzak eta udal araudia. Udalerriaren ezagutza: kale izendegia, bertako geografia…

 6.   Konstituzioaren arabera, Estatuaren lurralde-antolamendua: Toki-administrazioa. Probintzia. Udalerria. Autonomia-erkidegoak.

 7.   Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Antolakuntza. Eskumenak. Erregimen bereziak.

 8.   Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Administrazio Publikoen organoak: administrazio-organoak eta eskumena. Administrazio desberdinetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua. Abstenitzea eta errekusatzea.

 9.   Toki-erakundeen oinarriak: ondasunen kontzeptua, Toki-erakundeen ondarea. Sailkapena. Araubide juridikoa. Toki-ogasunak: sarreren sailkapena.

10.   Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta lege-motak. Erregelamendua: erregelamenduak egiteko ahalmenaren titularitatea eta haren mugak. Arauen hierarkia.

11.   Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: administrazio-egintza: alde orokorrak. Eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazioaren isiltasuna.

12.   Administrazio-prozedura: Interesdunak. Administrazio-prozeduraren faseak. Egintzen berraztertzea.            

13.   Sektore publikoaren araubide juridikoa. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen Ondare-erantzukizuna.

14.   Zigor Zuzenbidea. Printzipio Orokorrak. 40/2015 Legea, Atariko titulua eta 25etik 30era arteko artikuluak (biak barne).

15.   Zigor Kodearen atariko titulua. Zigor-bermeak eta Zigor-legearen aplikazioa.

16.   Delituak (ZK-ko 10. artikulutik 18ra).

17.   Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten inguruabarrak (ZK-ko 19. artikulutik 20ra).

18.   Erantzukizun kriminala arintzen edo astuntzen duten inguruabarrak (ZK-ko 21. eta 22. artikuluak).

19.   Delituei dagokienez, erantzukizun kriminala duten pertsonak (ZK-ko 27. artikulutik 30era).

20.   Zirkulazioari buruzko araudi orokorra: Aplikazio-eremua (Atariko titulua).

21.   g Bide Segurtasunaren Legea: I. eranskina. Oinarrizko kontzeptuak (1etik 9ra, 12tik 24ra eta 54tik 73ra).

22.   Bide Segurtasunaren Legea: Arau-hausteak (V. titulua, I. kapitulua).

23.   Bide Segurtasunaren Legea: Zehapenak (V. titulua, II. kapitulua).

24.   Bide Segurtasunaren Legea: Erantzukizuna (V. titulua, III. kapitulua).

25.   Bide Segurtasunaren Legea: Zehapen-prozedura (V. titulua, IV. kapitulua).

26.   Bide Segurtasunaren Legea: Zirkulaziorako arauak (II. titulua, I. kapitulua).

27.   Bide Segurtasunaren Legea: Puntuak galtzea dakarten arau-hausteak. (II. eranskina).

28.   Bide Segurtasunaren Legea: Gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. kapitulua).

29.   Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: Xedea. Aplikazio-eremua. Eskubideak eta betebeharrak.

30.   Eraikinen ebakuazioa: autobabes-planei buruzko hastapenak. Intzidenteari erantzuna ematea. Gutxieneko portaera-jarraibideak. Okupazio handiko eraikinak. Larrialdi-plana.

31.   Lehen laguntzak: lesioen lehen eta bigarren mailako balorazioa. Bihotz-biriketako bizkortzea. Arnasbideen buxadura. Odoljarioak. Erreduren zaintza orokorra.        

32.   Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren jatorria eta garapena: Ertzaintzaren jatorri historikoa. Gernikako Estatutuaren 17. eta 36. artikuluak. 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

33.   15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa.

34.   Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusia. VI. Plangintzaldia (2018-2022): Plangintzaldi berrirako gidalerroak.

35.   Intimitateari buruzko eskubide konstituzionala. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena: II. kapitulua.

36.   Euskadiko 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legea: Araudiaren helburua eta xedea, printzipio orokorrak, II. tituluko IV. kapitulua (Administrazio arauetan eta jardueretan berdintasuna sustatzeko neurriak), III. tituluko VII. kapitulua (Emakumeen aurkako indarkeria matxista).

37.   Estatuko 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa: IV. eta V. tituluak.

38.   Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa (Emakunde).

39.   Hizkuntzaren erabilera zuzena: Komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea: Komunikazio-prozesua. Elementuak. Oztopoak komunikazioan. Administrazio-dokumentuak hobeto idazteko jarraibideak. Administrazio-dokumentuen motak. Administrazio-dokumentuen oinarrizko egitura. Hizkuntza errespetuzkoa eta ez-sexista.