Egoitza elektronikoa

Dokumentu kudeaketako teknikaria

2022/08/01 - 2022/09/29
Inprimatu
Pasai Donibane
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Pasaiako Portuko Agintaritza
Lehiaketa:
Dokumentu kudeaketako teknikaria
Lanpostua:
Dokumentu kudeaketako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

 Funtziorako ezarritako plangintzaren esparruan, erakundeko dokumentazio, artxibo eta liburutegiko zerbitzua koordinatzen laguntzea eta hortik eratorritako jarduerak egitea, arlo horretan ezarritako estrategien garapena bermatzeko

 FUNTZIO NAGUSIAK

•               Dokumentu-kudeaketaren arloan ezarritako estrategiak betetzen direla bermatzea eta haren garapena hobetzeko proposamenak egitea.

•               Erakundearen dokumentazio-, artxibo- eta liburutegi-zerbitzuaren koordinatzen laguntzea.

•               Dokumentuak sailkatzeko estandarrak eta prozedurak garatzea eta haiek betetzen direla kontrolatzea.

•               Dokumentu-funtsen digitalizazioa kudeatzea.

•               Erakundeko artxiboa eta datu-baseak kudeatzea (erabilera, maileguak, itzultzeak, enkarguak, etab.).

•               Erakunde eta instituzioetako dokumentazio-sailekiko harremanak koordinatzen laguntzea, erakunderako beharrezko informazioa lortzeko.

•               Liburutegiko eta artxiboko funtsak mantentzea eta ustiatzea. Bere jarduerarekin zerikusia duten dokumentu guztien segurtasuna zaintzea.

•               Bere lanpostuaren esparruan ezarritako segurtasuneko, datuak babesteko, kalitateko, hizkuntza normalizazioa eta ingurumeneko politikak betetzen direla zaintzea.

•               Bere jarduerarekin zerikusia duten txostenak, azterketak, proiektuak eta aurrekontuak egitea eta haietatik eratorritako dokumentazio administratiboa kudeatzea.

•               Bere funtzioen edukiarekin zerikusia duten jardueretan beste sailei laguntzea.

•               Esleitutako baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, bere funtzioak egiteko erabilgarri dituen baliabide guztiak erabiltzea.

•               Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duen jarduera oro.

 

 

Titulazioa:

Unibertsitate Titulazioa ofiziala (Gradua, Diplomatura edo Ingeniaritza teknikoa) edo Goi mailako hezkuntza heziketa titulazioa.

Hizkuntza eskakizuna:

2HE- Meritua

Beste baldintza batzuk:

1.     Nazionalitatea

a)    Espainiar nazionalitatea izatea.

b)    Europako Batasuneko partaide den estaturen bateko nazionalitatea izatea.

c)     Beste nazionalizatea izanda ere, Europako Batasuneko partaide diren beste estatuetako nazionalen ezkontideak, betiere legez bereizita ez badaude, baita haien ondorengoak eta ezkontidearenak ere, baldin eta bi ezkontideak legez bereizita ez badaude, eta hauek hogeita bat urtetik beherakoak edo adin hori gaindituta duten ondorengoak badira eta horien kontura bizi badira.

d)    Europako Batasunak hitzartutako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplikagarria zaion estaturen batekoa izatea.

e)    Adierazitako aurreko ataletan barne ez dauden pertsona atzerritarrek Espainian legezko erresidentzia badute.

2.   Gutxienez 16 urte izatea eta, bere kasuan, jubilazio arrunterako adina maximoa ez izatea.

3.   Lanpostu honi atxikituta dauden funtzioak bete ahal izateko bateraezina diren gaixotasunak edo muga fisiko edo psikikoak ez izatea.

4. Ezintasuna duten aurkezten diren pertsona hautagaiek, ehuneko hogeita hamahiruko edo ezintasun-maila handiagoa aitortuta dutela egiaztatu beharko dute eta Administrazio Publikoen organo eskudunek emandako ziurtagiria aurkeztuko dute baita ere egiaztatzeko deialdian eskainitako lanpostu honi dagozkion lanak egiteko gaitasuna dutela.

 5. Diziplina-zehapenaren ondorioz zerbitzutik kendu ez izana, ezta sektore publikoan funtzioak betetzeko gaitasun gabetua ez egotea. Bateraezintasun kausatan ez egotea funtzio publikoak gauzatzeko.

6.  Hautaketa prozesuan aurkeztutako edozein datu edo dokumentu faltsifikatu izanak ekarriko du pertsona hautagaiaren kanporatzea.

Onartzea
Elektronikoa:

Dokumentazioa Pasaiako Portu Agintaritzaren egoitza elektronikoan (https://sede.pasaiaport.gob.es) dagoen erregistro elektronikoan txertatu ahal izango dute, "Erregistro elektronikoa" esteka sakatuz. Izapidea elektronikoki osatzeko, indarrean dagoen ziurtagiri elektroniko batekin sartu behar da (NAN-e barne), edo cl@ve PIN24H edo cl@ve sistema iraunkor baten bidez.

Aurrez aurrekoa:

Osatutako eta sinatutako eskaerak, gehi entregatu behar den beste dokumentazio guztia, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Giza Baliabidetako Zerbitzuan edo Erregistro Orokorran aurkeztu beharko dira eskaerak aurkezteko azken egunaren 14:00 baina lehen (ordutegia astelehenik ostiralera: 7:30tik-14:30ra) edo posta zertifikatuaren bidez bidaliko dira (Helbidea: Giza Baliabideen Zerbitzua-Pasaiako Portuko Agintaritza, Portu Barrutia z/g. 56 posta kutxatila, 20110 Pasaia), eta kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztuko da bidalketa, posta-funtzionarioak data eta zigilua jarri ahal izateko, eskaera epe barne aurkeztu dela ziurtatzeko.

  • Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek web orrian:http://www.pasaiaport.eus/eu/portua/portuko-agintaritza/enplegu-eskaintzak dagoen eskaera-eredua deskargatu eta osatu beharko dute, III eranskinean ere jaso dena.