Egoitza elektronikoa

Diruzain

2022/08/17 - 2022/09/07
Inprimatu
Bermeo
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bermeoko Udala
Lehiaketa:
Diruzain
Lanpostua:
Diruzain
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Lizentziatu edo graduatuaren titulu akademiko ofiziala edukitzea arlo hauetako batean: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo baliokidean.

Hizkuntza eskakizuna:

Deitutako lanpostuak nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna dauka

Beste baldintza batzuk:

1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
2. 18 urte beteta izatea, beste adin muga bereziren bat eskatzen den prozesuen kalte barik, eta edozein kasuan, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
3. Lizentziatu edo graduatuaren titulu akademiko ofiziala edukitzea arlo hauetako batean: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo baliokidean.
4. Deitutako lanpostuak nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna dauka. Baldintza hau, Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko eek: baliokidetzak finkatzen dituen Dekretuan eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko 64/2008 Dekretua aldatzen duen 48/2009 Dekretuko 1. artikuluan ezarritako ziurtagiriak aurkeztuz kreditatu beharko da. Halaber, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartu eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsiko dira.
Hautaketa prozesua gainditzen dutenetik inork ez badu 4. mailako hizkuntza-eskakizuna ziurtatzen, oposizio fasean puntuazio gehien lortzen duen eta 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duen hautagaia proposatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikuluaren arabera.
4. Tasak: Bermeoko Udalaren indarreko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. 4,00 eurokoak izango dira, Agiriak emoteagaitik ordaindu beharreko arautzen dauen 2022ko Ordenantza fiskalaren arabera.
Lanpostuetarako deialdietan azterketara aurkeztu ahal izateko ze baldintza bete behar den guztiz zehaztuta dagoenez eta izena ematean tasa sortzen denez gero, aurkezten denak betetzen dituela ulertu behar da eta izena ematean tasa sortzen denez gero, erregistro orokorrean eskaria aurkezten den unean tasa ordaindu izanaren justifikazioa ere aurkeztu beharko da. Ostantzean eskaria ez da kontuan edukiko eta deialditik kanpo geratuko da izangaia.
Behin izena emanda eta ordainduta, deialdiaren baldintzak betetzen ez dituelako azterketara ezin badu aurkeztu edo aurkeztera uko egiten badu, izangaiak ordaindutako tasa ez da itzuliko.
Kopuru horren ordainketa modu hauetan egin daiteke:
— Ordainketa-pasabidearen bitartez, Bermeoko Udalaren webguneko lotura
honetan:
— http://www.bermeo.eus/ordainketak_online
— Txartelaz, arreta zuzeneko Berhaz bulegoan: Ertzilla kalea, 6-8.
— Dirutan, diru-bilketako bulegoan: Intxausti kalea, 2.
— Banketxeetan.
5. Lanpostuko zereginak normaltasunez egitea eragotziko duen gaixotasunik edo akats fisikorik zein psikikorik ez izatea. Baldintza hori betetzen dela udaleko osasun zaintza zerbitzuak erabakiko du, komenigarri jotzen dituen azterketak aurretik eginda.
6. Diziplinako espediente bidez edozein administrazio publikoko zerbitzutik baztertua ez izana, edota inhabilitazio absoluturik edo berezirik ez izatea enplegu eta kargu publikoetan aritzeko.

Onartzea
Elektronikoa:
Aurrez aurrekoa:

Arreta zuzeneko Berhaz bulegoa: Ertzilla 6-8.
9/2015 Legeko 16.4 artikuluak zehaztutako bideak.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

Zuzenbidea: Zati orokorra
1. Sektore publikoko kontratuak: mugaketa. Sektore publikoko kontratazioaren printzipio orokorrak: arrazionaltasuna, itunak egiteko askatasuna eta gutxieneko edukia, hobezintasuna eta forma, informazioa, baliaezintasunaren araubidea eta kontratazioaren arloko erabakien berrikuspena.
2. Sektore publikoko kontratuetako alderdiak. Kontratazio-organoa. Enpresaburua: ahalmena, debekuak, kaudimena eta sailkapena.
3. Administrazio publikoak kontratuak prestatzea. Kontratazio-espediente motak. Kontratistaren aukeraketa: kontratua esleitzeko prozedurak, moduak eta irizpideak. Bermeak. Kontratua burutzea eta formalizatzea. Kontratuaren baliogabetasuna. Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa. Esparru-akordioak. Kontratazio-sistema dinamikoak. Kontratazio Zentralak.
4. Administrazio-kontratuak betearaztea eta aldatzea. Administrazioaren eskubideak. Prezioen berrikuspena. Administrazio-kontratuen amaiera. Kontratuen lagapena eta azpi-kontratazioa.
5. Obra-kontratua. Prestatzeko administrazio-jardunak. Esleitzeko moduak. Formalizazioa. Ondorioak. Amaiera. Obra-kontratuaren eta azpikontratuaren lagapena. Obrak Administrazioak berak burutzea.
6. Hornitzeko kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea. Zerbitzu-kontratua: araubide juridikoa. Betearaztea, aldatzea, betetzea eta ebaztea.
7. Derrigorrezko desjabetzea. Subjektuak, xedea eta arrazoia. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetzeko itzulketa.
Presaz izapidetzea
8. Prozedura bereziak.
9. Administrazio Publikoaren erantzukizuna: izaera. Erantzukizunaren oinarriak. Ordaintzeko
moduko kalteak. Erantzukizunaren arloko administrazio-egintza eta prozedura.
Administrazio publikoko agintarien eta haien zerbitzura dauden langileen ondare- erantzukizuna.
10. Datu pertsonalen babesa oinarrizko eskubide gisa. Oinarrizko printzipioak eta
kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazio publikoen betebeharrak. Datu pertsonalen
lagapenak eta jakinarazpenak.
11. Estaturako gaikuntza duen toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa
arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretua.
Toki administrazioaren zuzenbidea
12. Udal-eskumenak: zehaztapen-sistema. Eskumen propioak, partekatuak eta eskuordetuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.
13. Toki-erakundeen jarduteko moduak. Toki Administrazioak jarduera pribatuan esku hartzea. Administrazio-lizentziak eta baimenak: motak. Udaletako sustapena.
14. Toki-erakundeen ekimen publiko ekonomikoa eta zerbitzu-erreserba. Toki-erakundeetako zerbitzu publikoa. Kudeaketa moduak. Zerbitzuak emateari eta tokiko enpresa publikoari buruzko aipamen berezia. Partzuergoa.
15. Toki-erakundeen ondasunak. Motak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare-ondasunak. Toki-erakundeek beren ondasunei dagokienez dituzten eskubideak eta ahalak. Herri-ondasunak. lnbentarioa. Denen eskura dauden auzo-mendiak.
16. Lurzoruaren jabetza-eskubidearen araubidea eta edukia. Lurzoruaren araubidea: egoerak eta erabiltzeko irizpideak. Hirigintzako eraldaketa-jarduerak.
17. Balorazioen araubidea. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna. Jabetzaren eginkizun soziala eta lurzoruaren kudeaketa. Hirigintzaren finantzazio, aurrekontu eta kontabilitateko alderdiak. Zerga bereziak eta urbanizazio-kuotak. Erreserba- eremuak. Hirigintza-hitzarmenak.
18. ldazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintza: kontzeptua. Sailkapena. Funtzioak. Araubide juridikoa.
Ogasun publikoa eta zerga zuzenbidea
19. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Prestatzea eta onartzea: aurrekontua betearazteko oinarrien aipamen berezia. Aurrekontuen luzapena.
20. Gastuen aurrekontuko kredituak: muga, egoera eta lotura juridikoko mailak. Kreditu-aldaketak: kontzeptua, motak, finantzazioa eta izapidetzea.
21. Gastuen eta sarreren aurrekontua betearaztea: faseak. Zuritu beharreko ordainketak. Kutxa finkoaren aurrerakinak. Urte askotarako gastuak. Gastuak aurretiaz izapidetzea. Gastu-proiektuak. Diru-sarrerei lotutako gastuak: finantzaketaren desbideratzeei
buruzko aipamen berezia.
22. Aurrekontuaren likidazioa. lzapidetzea. Kreditu-geldikinak. Aurrekontuaren emaitza. Diruzaintzako soberakina.
23. Aurrekontuen egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna. Printzipio orokorrak. Aurrekontuen egonkortasun, zor publiko eta tokiko korporazioen gastu-arauaren arloko helburuak: helburuak ezartzea eta horiek ez betetzeak dakartzan ondorioak. Ekonomiaeta finantza-planak: edukia, izapidetzea eta jarraipena egitea. Finantzak egokitzeko eta zuzentzeko planak. Tokiko erakundeen finantza-informazioa ematea.
24. Diruzaintzaren erregimen juridikoa. Kontzeptua eta funtzioak. Antolakuntza. Finantza-plangintza.
25. Finantza-planifikazioa. Diruzaintza-plana eta funtsen xedapen-plana. Diruzaintzako soberakinak errentabilizatzea. Diruzaintzako eragiketak. Interes-tasen eta finantza- eragiketen aldaketen arriskua.
26. Toki Administrazioaren kontabilitate-sistema: printzipioak, eskumenak eta kontabilitatearen helburuak. Kontabilitate aginduak: sinplifikatutako ereduari erreferentzia berezia. Kontabilitateko agiriak eta liburuak.
27. Toki-erakundeen kontu orokorra. Toki-erakundearen eta bere menpeko erakundeen urteko egoera-orriak eta kontuak, erantsitakoak: edukia eta justifikazioa. Merkataritza-sozietateen kon tuak. Kontu orokorra izapidetzea. Udalbatzari, kudeaketa-organoei
eta beste administrazio publiko batzuei eman beharreko bestelako informazioa.
28. Toki-erakundeen eta bere menpeko entitateen jarduera ekonomiko eta finantzarioaren barneko kontrola. Kontu-hartzailetza lana: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta motak. Eragozpenei buruzko aipamen berezia.
29. Finantza-, eraginkortasun- eta efikazia-kontrolak: esparru subjektiboa, esparru objektiboa, prozedurak eta txostenak. Kontu-ikuskaritza finantza-kontrola gauzatzeko tresna gisa. Sektore publikoko kontu-ikuskaritzaren arauak.
30. Tokiko sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren kanpoko kontrola. Kontuen Epaitegiak eta autonomia erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoek toki-erakundeak fiskalizatzea. Kontuen Epaitegiaren eta autonomia-erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoen arteko harremanak.
31. Kontabilitate-erantzukizuna: kontzeptua eta araubide juridikoa. Kontabilitateerantzukizunaren izaera objektiboa. Kontabilitate-erantzukizunaren oinarrizko ustezkoak: kontabilitate-irismena, bidegabeko erabiltzeak eta beste egoera batzuk. Beste erantzukizun batzuekiko bateragarritasuna. Kontabilitate-erantzukizunaren arloko prozeduren subjektuak.
32. Toki ogasunen baliabideak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauan. Zergak ezarri eta antolatzea eta zerga bidezkoak ez diren baliabideak ezartzea.
33. Harreman juridikoa eta zergena: kontzeptua eta elementuak. Zerga-egitatea. Sortzapena. Salbuespenak. Subjektu aktiboa. Subjektu pasiboak. Arduradunak. Solidaritatea: irismena eta ondorioak. Egoitza fiskala. Ordezkaritza. Zorraren transmisioa. Zerga- oinarria eta likidazio-oinarria. Karga-tasa. Zerga-zorra eta kuota.
34. Zergen kudeaketa: mugak eta esparrua. Zergen kudeaketaren prozedura. Zergen likidazioa. Zergen aitorpena. Likidazio-egintzak: motak eta araubide juridikoa. Zerga-kontsulta. Froga, zergen kudeaketaren prozeduretan. Zerga Administraziorako Agentzia Estatala. Zergen kudeaketa tokiko erakundeetan.
35. Zerga-betebeharra amaitzea. Ordainketa: betekizunak, ordainbideak eta ordainketaren ondorioak. Ordainketak egoztea. Ordainketarik azaren ondorioak eta izendapena. Bestelako amaiera motak: preskripzioa, konpentsazioa, barkamena eta kaudimen gabezia.
36. Zergen bilketa. Diru-bilketa organoak. Zerga-bilketa borondatezko epealdian egiteko prozedura. Erakunde laguntzaileak. Premiamendu bidezko zerga-bilketa prozedura: Premiamendu-prozedura bideratzea: Ondasunak bahitzea. Besterentzea, ordainketak
egoztea. Hutsegin duten edo kobraezinak diren kredituak. Preskripzioa.
37. Zergak ikuskatzea. Zergen kudeaketaren arloko ikuskatze-jarduketak: egiaztatzea eta ikertzea, informazioa eskuratzea, balioak egiaztatzea, txostena eta aholkularitza. Ikuskatze-funtzioen araubide juridikoa. Zergen ikuskapenaren prozedura. Zergen Ikuskaritzaren eskumenak. Ikuskatze-jardueren dokumentazioa. Ikuskatze-aktak. Zerga ez bestezko baliabideen ikuskatzea. Tokiko ikuskatzea.
38. Zergen alorreko arau-hausteak: kontzeptua eta klaseak. Zergen alorreko zehapenak: motak eta graduazio-irizpideak. Zehapen-prozedura. Arau-hausteen ondoriozko erantzukizuna iraungitzea.
39. Zergen kudeaketaren arloko egintzak administrazio-bidean berrikustea. Berrikusteko prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Administrazio- eta ekonomia- erreklamazioak.
40. Tokiko erakundeen araubide-eskumena zergen alorrean: ordenantza fiskalen edukia, zergapetze-egintzen inpugnazio-araubidea eta izapidetzea, eta zergen ordenamendua. Zerga ez bestezko baliabideak ezartzea.
41. Ondasun higiezinen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak eta hobariak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Katastroaren kudeaketa. Zergen kudeaketa. Katastroa ikuskatzea.
42. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Kuota: tarifak. Sortzapena eta zergaldia. Erroldaren kudeaketa. Zergen kudeaketa. Errolda ikuskatzea. Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga. Izaera eta zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Zerga oinarria, kuota eta sortzapena. Kudeaketa.
43. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Izaera eta zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Zerga-oinarria. Kuota eta sortzapena. Kudeaketa. Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga. Izaera eta zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak.
Zerga-oinarria. Kuota. Sortzapena. Kudeaketa.
44. Tasak eta prezio publikoak. Desberdintasun nagusiak. Zerga bereziak: kuotak aurreratzea eta geroratzea eta herritarren laguntza izatea.
45. Tokiko kreditua. Kreditu-eragiketa motak. Kontratuen izaera juridikoa: izapidetzea. Epe luzerako kreditu-eragiketak. Xedea eta iraupena. Eskumena. Epe luzerako kreditu-eragiketak adosteko mugak eta betekizunak. Toki-erakundeek abalak ematea.