Hezkuntza Saila

Ingelesean murgiltzeko egonaldiak. Lehen Hezkuntzako 6. maila

Hizkuntzan murgiltzeko egonaldien programa Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeei zuzenduta dago, eta bere helburua zera da, ikasleek ikasgelakoak bezalakoak ez diren egoera komunikatiboetan atzerriko hizkuntza erabil dezaten eta beraz ohiko komunikazio harremanetan erabiltzeko aukera gehiago izan dezaten. Aipatutako programa ingeles hizkuntzan murgiltzeko 5 eguneko egonaldietan datza, barnetegi gisa (Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleria).

2022-2023 ikasturtea

Deialdia

Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntza sailburuordearena, hainbat plaza eskaintzen dituena herri ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hizkuntzan murgiltzeko egonaldiak egin ditzaten. (IE3. Elebitasuna hezkuntza eleaniztunaren baitan).

Xedea eta hartzaileak

Ikastetxe publikoetan matrikulatutako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako 2.196 plaza deitzea, ingelesez murgiltzeko egonaldietan parte hartzeko.

  • Jarduera gauzatzean, istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute parte hartzaileek.
  • Lurralde historiko bakoitzaren matrikula hartuko da kontuan ikastetxe-kopurua lurraldeka banatzeko
  • Jarduera 2022ko azaroa eta 2023ko maiatza bitartean gauzatuko da. Ikasleak astebetez egongo dira barnetegian, astelehenetik ostiralera.
  • Ingeles hizkuntza ikasteko jardueren programak II. eranskinean jaso diren orientabide orokorrak bete beharko ditu.

Ezaugarriak

  • Parte hartu nahi duten ikastetxeek Lehen Hezkuntzako 6. mailako gelak osorik aurkeztu beharko dituzte.
  • Ikastetxe bakoitzak izendatuko du ikasleak lagunduko dituen irakaslea. Horrez gain, taldeak 25 ikasletik gorakoak badira edo 1/25 ratioari eusteko, beharrezkoa den adina irakasle izendatuko da. Irakasle laguntzaileek, ahal den neurrian, ingeles hizkuntza jakingo dute, murgiltze-programa egoki garatzeko beste.
  • Irakasle laguntzaileek taldeak jardueran egoki parte hartzen duela zaindu behar dute.

Epe-mugak

  • Eskaera: 2022/04/26 - 2022/05/24 (biak barne).
  • Justifikazioa: Barnetegia amaitu eta hamabost egun igaro aurretik.
  • Eskabideak / Kontsultak: