Eusko Jaurlaritza

Jakinarazpen elektronikorako gidaliburua

Xehetasunak

Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan (www.euskadi.es/nirekarpeta) argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, etab.

Jakinarazpenaren hartzaileak edo beraiek baimendutako pertsonak (hots, bereien ordezkariak) jakinarazpenean sar daitezke, euren burua bidez identifikatu ondoren.

Ohiko jakinarazpenaren jaso izanaren adierazpena sinatu beharrean, egoitza elektronikoan sinadura elektronia egingo da.

Jakinarazpenaren hartzailea edo honek baimendutako pertsonak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiriaren bidez. Jakinarazpena sortzen den momentuan, abisu bat (posta elektroniko edo/eta sms mezu bidez) jasoko dute jakinarazpen elektroniko bat eskuragarri dutela esateko.

OHARRA: Jakinarazpenaren jasotzaile den pertsona/erakundea ordezkari baten bitartez ari bada, ordezkari horrek jasoko du jakinarazpen elektroniko bat eskura dueneko abisu hori. 

Abisu hori jasotzeko beharrezkoa da baliozko postaelektronikoa edo/eta baliozko telefono mugikorra altan ematea.

Datos para recibir avisos de notificaciones, comunicaciones y certificaciones

Posta elektroniko edo/eta sms mezu hau ez da jakinarazpena baizik eta jakinarazpen eskuragarri bat dagoenaren abisu soil bat.

Horretarako gaitasuna duten ezein pertsona jakinarazpenera sartzen denean, berau burututzat joko da. Dena den, gaitutako beste pertsona guztiak ere sar daitezke jakinarazpenaren edukira eta nork eta noiz jaso duen jakin. 

Behin jakinarazpen elektronikoa egoitza elektronikoan ezarri eta inor sartu gabe 10 egun natural igarotzen direnean, jakinarazpena burututzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, dagokion Aldizkari Ofizialean jakinarazpen hori argitaratu beharrik gabe.

Betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin (Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako Erakunde atxikituekin) harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez:

  • Pertsona juridikoak.
  • Nortasun jurikikorik gabego entitateak.
  • Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional hori dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin (Eusko Jaurlarita eta gainerako Erakunde atxikituekin)  egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko (Eusko Jaurlaritzarekiko eta gainerako Erakunde atxikituekiko) harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko (Eusko Jaurlaritzako eta gainerako Erakunde atxikituetako) langileak, langile publiko izateagatik administrazioarekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.

Erregelamenduz, harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izango da zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela.

Administrazioak interesdun bati jakinarazpen bat egiten dionean, mezu elektroniko bat (ikus irudia) edo sms bat bidaltzen dio, jakinarazpen berri bat duela esateko.

Correo electrónico de aviso de una notificación electrónica

Horrela, jakinarazpen elektronikoetara sartzeko honako urrats hauek burutu behar ditugu:

OHARRA: Zenbakiak jasotzeke dauden jakinazpenen kopurua adierazten du.

Bandeja de notificaciones

OHARRA: 10 egun naturaleko epean EZ bazara sartzen jakinarazpen elektroniko bat ikustera, ulertuko da uko egin diozula: izapidea egintzat emango da eta Administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

Selección de la notificación a recoger

 

Espedientearen laburpena erakutsiko da:

  • Jakinarazpenaren identifikazioa
  • Jakinarazpenaren datuak

Jakinarazpenean sartzeko “Ikusi jakinarazpena” botoia aukeratzen dugu.

Ver la notificación

Behin jakinarazpenera sartzen garenean, beroni atxikituriko dokumentuak erakutsiko dira:

  • Jakinarazpenaren dokumentua
  • Jakinarazpenaren argitalpen egiaztagiria
  • Errekerimendua (dagokionean)

Dokumentu horietara sartzeko "hiru puntu bertikal" ikonoa aukeratzen dugu

OHARRA: Behin jakinarazpenera sartzen garenean, na vez accedemos a la notificación el número de notificaciones pendientes de recoger disminuye.

Documentos de la notificación

Sistemak honako ekintza hauek egitea ahalbidetzen digu:

  • Dokumentua deskargatu
  • Sinadura elektronikoa baieztatu

Descargar documento / Verificar firma documento

Abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko datuak aldatzeko dagozkien botoiak aukeratuko ditugu:

  • Jakinarazpenak jasotzeko datuak
  • Abisuak jasotzeko datuak

Modificar datos para recibir avisos y notificaciones