Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

2022ko Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Hezkuntza Sailaren 2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, lau Sailburuordetzek eta hamabi Zuzendaritzek kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.

Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, dirulaguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea jomuga duten jardun-arloetan. Era honetan, tresna honen bidez sailaren jardute-eremuan eraginkortasun maila areagotzea lortzeaz gain, gardentasuna sendotzea ere lortzen da.

Orotara, 114 dirulaguntza lerro ditu egun Hezkuntza Sailak, eta horien kopuru osoa 188.229.675 eurokoa da 2022 urterako. 114 lerro horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, unibertsitate-bekak, Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, ikertzaileen mugikortasuna laguntzeko deialdiak, irakasleen prestakuntzara bideratuak, ikerketa sustatzeaz arduratzen direnak, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekipamendua eskuratzea helburu dutenak edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzeko asmoz deitzen diren dirulaguntzak.