Osasunaren alorrean 2020ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzea
[osasun_ikerketa_jarduerak_sustapena]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ikerketa sanitarioari laguntza emateko lerro honetan, onuradunak Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategorietan akreditatutako ZTBESko agenteak bakarrik izango dira, eta horiexek aurkeztu ahal izango dituzte 2020an hasi eta gehienez 36 hiletan garatzen diren proiektuak. Ikerketa sanitarioari laguntza emateko lerro honetan, ezin izango dute ikertzaile nagusi gisa parte hartu Osasun Sailaren 2018ko eta 2019ko deialdietako aribideko beste proiektu batzuetarako eginkizun horretan daudenek.Lau proiektu-modalitate daude:
a) Talde gazteak sustatzea: ikertzaile nagusia, 1974an edo geroago jaioa izaki, lehenago ikertzaile nagusi gisa lehia-deialdi bidez finantzatutako proiektuetan parte hartutakoa ez den taldeen proiektuak.
Modalitate honetan, I. eranskineko gai-arloetariko edozeinetan garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza.b) Zerbitzu sanitarioetako ikerketa-proiektuak: osasun-politiken ebaluazio-arloetako proiektuak; prozesu eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolamendu-ereduen garapena eta ebaluazioa. Modalitate honetan, zerbitzu sanitarioetako ikerketaren p puntuan azaldutako azpiarloetariko edozeinetan (I. eranskina) garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza. Honako hauek interes berezia dute: osasun komunitarioaren ereduei eta lehen mailako arretari loturiko ikerketa, erizaintzako zainketei loturiko ikerketa, eta zainketa aringarriei loturiko ikerketa. Modalitate honetan, EAEko sistema sanitarioaren zenbait alderdi inplikatu nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea eta hedapena, edo sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.
b) Osasun-zerbitzuetako ikerketa-proiektuak: osasun-politiken ebaluazio-arloetako proiektuak; prozesu eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolamendu-ereduen garapena eta ebaluazioa. Modalitate honetan, osasun-zerbitzuetako ikerketaren n puntuan azaldutako azpiarloetariko edozeinetan (I. eranskina) garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza. Honako hauek interes berezia dute: osasun-integrazioari loturiko osasun-emaitzen ebaluazioa, osasun komunitarioaren ereduei loturiko ikerketa, erizaintzako zainketei loturiko ikerketa, eta zainketa aringarriei loturiko ikerketa. Modalitate honetan, euskal osasun-sistemaren zenbait alderdi nahasi nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea eta hedapena, edo sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.
Modalitate honetara gutxienez 600.000 euro bideratuko dira.
c) Proiektu biomedikoak: osasunari buruzko oinarrizko ikerketa-proiektuak, osasun-sistemaren barruan elkarlanean eginak. Proiektu hauek helburu nagusi hau izan behar dute: behatzen diren fenomeno eta gertakizunen oinarri-oinarrizko funtsei buruzko jakintza berriak eskuratzea, badauden gaitasun sanitarioak gehituta; edo osasuneko garapen teknologikoa, translazio-gaitasuna duten proiektuetarako kontzeptu-probak egiteko helburuarekin.
Modalitate honetan, I. eranskineko gai-arloetariko edozeinetan garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza, osasun-zerbitzuetako ikerketari dagokion horretan izan ezik (p puntua).
d) Proiektu sanitario integratua: Osasun Ikerketako Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia institutuek hirurek elkarlanean egindako gehienez hiru ikerketa-proiektu finantzatuko dira, proiektu hori interes komuneko arlo estrategikoetan egindakoa izango da, politika sanitarioekin bat etorri behar du eta institutu bakoitzaren ekarpena behar dela argi justifikatuta izan behar du; eta horretaz gain, masa kritiko baten edo indar diferentzialen sorreraren edo sendotzearen emaitza izan behar du, EAEko sistema sanitario publikoaren barruko gaitasunak hobeto kohesionatze aldea.
Modalitate honetan, I. eranskineko gai-arloetariko edozeinetan garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza, zerbitzu sanitarioetako ikerketari dagokion horretan izan ezik (hala ere, modalitate horretan institutuarteko elkarlaneko proiektuak ere aurkez daitezke).
Aurrekontuko zuzkidura
2.200.000 €Prestazio ekonomikoa
Ikerketa-sanitarioa sustatzeko lerroko proiektuak eta ikerketa-sanitarioaren jarduera areagotzea finantzatzera 2.200.000 € bideratuko dira.
a) Ikerketa sanitarioa sustatzeko proiektuak, urtebetetik gorako iraupena dutenak:
- i. Lehenengo urteari (2020) dagokion laguntzaren zenbatekoa berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, 13.4 artikuluari jarraikiz–.
- ii. 2021., 2022. eta 2023. urteetako ordainketa egingo da, hala badagokio, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak proiektuaren jarraipen-memoria zientifikoa onartu eta gero (15. artikulu honen 2. puntuan aipatutakoa). Koordinatzaile diharduen agenteak urtero bidaliko dio memoria hori Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari, hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen. Azken urtekoaren ordainketa ez da izango ekitaldi horretarako emandako dirulaguntzaren % 100, baizik eta % 80. Gainerako % 20a baldintzapean geratuko da, eta azken agiri-justifikazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da, 15. artikulu honen 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako dokumentazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, diruz lagundutako proiektua amaitu ondoren zenbatzen hasita.
b) Ikerketa sanitarioa sustatzeko proiektuak, urtebeteko iraupena dutenak:
- i. Emandako laguntzaren zenbatekoaren % 80 berehala transferituko zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, 13.4 artikuluari jarraikiz–.
- ii. Gainerako % 20a amaierako justifikazio-dokumentazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da –dokumentazioak egin den jarduera guztia jasoko du, IV-A eranskina (memoria zientifikorako) eta IV-B eranskina (memoria ekonomikorako) erabilita–, 15. artikulu honen 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako dokumentazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, diruz lagundutako proiektua amaitu ondoren zenbatzen hasita. Proiektuaren iraupena urtebetekoa bada, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 80 berehala transferituko zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, 13.4 artikuluari jarraikiz–; gainerako % 20a amaierako justifikazio-dokumentazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da –dokumentazioak egin den jarduera guztia jasoko du, IV.-A eranskina (memoria zientifikorako) eta IV.-B.1 eranskina (memoria ekonomikorako) erabilita–, 15. artikulu honen 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako dokumentazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, diruz lagundutako proiektua amaitu ondoren zenbatzen hasita.

Nori dago zuzenduta
Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategorian akreditatuta dauden ZTBESaren agenteak bakarrik izan ahalko dira onuradunak.
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza
Telefonoa: 945 019193
Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
0104710Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.
Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
BALDINTZA TEKNIKOAK
Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:
- IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
- Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.
INSTRUKZIOAK
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Laguntzen jarraipena
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak urteroko jarraipena egingo dio urte bateko baino gehiagoko proiektuen betetze-mailari, eta, horretarako, proiektuaren koordinatzaile diharduen agenteak aurkeztutako dokumentazioan oinarrituko da. Proiektuan parte hartzen duen agente onuradun bakoitzak aurkeztutako informazioa erabiliko da dokumentazio hori egiteko.
Dokumentazio hori memoria zientifiko bat izango da, IV-S eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren azalpena egingo da, eta baita exekuzio ekonomikoari buruzko laburpena ere.
Memoria zientifikoak jarraipenaren urte naturalean (urtarriletik abendura) eginiko jarduerak jasoko ditu, eta hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen aurkeztuko da. Azken ekitaldian ez da jarraipen-memoriarik egin beharko, horren ordez azken justifikazioa egingo baita.
Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Proiektua amaitu eta hurrengo hiru hiletan –urtebetekoa zein urte gehiagokoa izan–, agente onuradunek agiri-justifikazio hau aurkeztu beharko dute:
- i. Justifikazio-memoria zientifiko global bakar bat, proiektu bakoitzeko, IV-A eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak hauek zehaztuko ditu: eginiko jarduerak, planteatutako helburuen lorpen-maila edo aurrerapena, eta lortutako emaitzak. Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.
- ii. Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio-memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikazio-epealdia amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenetarako.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua