Arrainkume urperaketarako baimena
Deskribapena
Itsas espezierik itsasoan sartu ahal izateko, beharrezkoa da arrantza-arloan eskuduna den Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren baimena. Baimena eman baino lehen, espeziearen jatorrizko tokiko erakunde eskudunak luzatutako jatorri eta osasun-ziurtagiria egiaztatu behar da.
Baimena uka daiteke, sartu nahi diren espezieekaldaketarik edo desoreka ekologikorik eragin ahal badute itsas ekosistemako flora edo faunan.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea(k)
- : 0108901
Baimenaren eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Arrantza Egituren Zerbitzua
General Concha 23, 2. solairua
48010 - Bilbo
Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua
Easo kalea, 10
20006 - Donostia
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Eskabideak herritarrentzako arreta buegoetan entregatzeko, aurretiko hitzordua eskatu behar da: Eskatu hitzordua
Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Gran Vía D. Diego López de Haro, 85 |
Gipuzkoa | Donostia-San Sebastián | Andía kalea, 13 |
Álava/Araba | Vitoria-Gasteiz | Ramiro de Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.