Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Angula arrantzarako lizentziak

Deskribapena


Angula urazaletik eta itsasontzitik harrapatzeko beharrezkoa da lizentzia.

  •  URAZALETIK, angularen arrantza 2022ko azaroaren 15etik 2023ko urtarrilaren 31ra arte egin ahal izango da.

  • ITSASONTZITIK, angularen arrantza 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 8ra arte egin ahal izango da.

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Arrantza eta Akuikultura zuzendariarena, 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan angulak itsasontzitik harrapatzeko epea ezartzen duena.

2022-2023 denboraldiaren informazio eskuliburua

TASAK:

Lehorretik harrapatzeko: 18,37 €

Ontzitik harrapatzeko: 73,51 €

- Angula europear aingira gaztea da 12 zentimetro baino gutxiago tamainarekin.

- Debekatuta dago 12 zentimetro baino gehiago duten Europako aingirak harrapatzea.

- Gehieneko arrantza: Lizentzia eta egun bakoitzeko gehienez 2 kg arrantza daitezke (bai lehorretik bai itsasontzitik)

- Eusko Jaurlaritzak ezarritako lizentzia-sistema espeziaren stockari egokitzen zaio, oso metodo eraginkorra baita arrantzaleek arrantzategia baliatzea arautzeko eta, beraz, arrantza-ahalegina kontrolatzeko. Hori horrela izanik, bada, lizentzia aurreko kanpainan izan zuten eta harrapaketen koadernoa aurreikusitako epean entregatu zuten arrantzaleei emango zaie denboraldi honetan.

Angularen arrantza

Angularen arrantza praktikatu ahal izateko beharrezkoa da lizentzia pertsonal eta besterenezina edukitzea, eta honek arro edo gune mugatu batean bakarrik baimentzen du arrantzan jardutea. Angularen arrantzarako lizentziak, berez, ez du bidea ematen titularrek harrapatutako angulak saltzeko.

Lizentziarekin batera harrapaketa-orria doa eta bertan, titularrak harrapakinen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantza-eguna eta ordutegia jaso beharko ditu.

Titularrak soinean eraman behar du lizentzia arrantza egiten duen bitartean. Halaber, arrantza-eguna amaitzean harrapatutakoaren koadernoa bete beharko du, baita ezer harrapatu ez duenean ere.

Titularrak aurreko denboraldiko lizentzia eta harrapatutakoaren koadernoa, behar bezala beteta, aurkeztu beharko ditu urte bakoitzaren apirilaren 30a baino lehen, baita jarduerarik egin ez edo ezer harrapatu ez duenean ere. Agiri horiek Arrantza Ikuskatzeko Zerbitzuaren Donostiako bulegoetan edo Arrantza Egituren Zerbitzuko Bilboko bulegoetan aurkeztuko dira.

Aurreko denboraldiko lizentzia aurkezten ez bada, dagokion isuna jarriko da, eta gainera lizentzia ez da berrituko.

Angularen arrantza Euskadin

Nori dago zuzenduta


Angula lehorretik harrapatzeko 16 urtetik gorako pertsona fisikoak eta ontzitik harrapatzeko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.

Horrez gain, ezinbestekoa da 2021-2022 kanpainan lizentzia tramitatu izana eta harrapaketa koadernoa 2022ko apirilaren 30a baino lehen entregatu izana.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)

Xabier Larrañaga x-larranagagisasola@euskadi.eus

Iñaki Artetxe i-artetxelopez@euskadi.eus

Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60

Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)

Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus

Natividad Gonzalez natividad-gonzalez@euskadi.eus

Telefonoa: 943 02 25 75

Kodea(k)

  • ANGULAREN ARRANTZA URAZALETIK: 0108101
  • ANGULAREN ARRANTZA ITSASONTZITIK: 0108101

URAZALETIK Angularen arrantzarako lizentziak


ITSASONTZITIK Angularen arrantzarako lizentziak