Proiektuak Arrisku Laboralen aurkako 2015 Prebentzioko Ikerkuntzako diru-laguntza
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

2015eko ekitaldian hasitako laneko arriskuen prebentzioaren alorreko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ematea, SAF€RA europar proiektuaren esparruan denbora-tarte berean egikaritzen diren ikerketa-proiektuei dagozkien ekintzak barnean hartuta.
Interes handieneko esparruak dira Osalanen kudeaketa-planekin lotuta daudenak, eta honako eremu hauetakoak bereziki:
- Laneko ezbeharren eremua: in itinere zein misioan gertatzen diren bideko laneko istripuen prebentzioa.
- Laneko segurtasunaren eremuko prebentzio-teknologia berritzaileak. Ez zaie diru-laguntzarik emango jada merkaturatzen ari diren produktuei, ez eta langileen segurtasunerako eta osasunerako frogatzeko moduko hobekuntzarik ez dakartenei ere, lehendik daudenekin alderatuta.
- Prozedura berritzaileak diseinatzea, lan-esparruan agente kimiko arriskutsuen ordez arriskurik gabeko agenteak edo arrisku txikiagoak eragiten dituzten agenteak baliatzea bidera dezaten.
- Teknologia berrien eremua: arriskuen prebentzioa nanopartikulen erabileran.
- Laneko ergonomiari buruzko prebentzio-proiektuak: lanaren ondorioz sortu diren eta goiko gorputz-adarretan eragina duten arazo muskulu-eskeletikoak eta/edo mugimendu errepikakorrak.
- Laneko psikosoziologiako prebentzio-proiektuak: laneko estresa eta/edo “burnout” fenomenoa erakundeetan.
- Enpresa txiki eta ertainetan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan kalitatea sustatzen duten proiektuak.
- Lehen sektoreko laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan kalitatea sustatzen duten proiektuak, batez ere arrantzan, nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta abarretan.
- Osasun kolektiboaren zaintza bultzatzen duten proiektuak.
- Lanarekin lotutako minbiziari buruzko ikerketa-proiektuak.
Hala ere, interesa duten eremuekin lotutako ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzen eskaerek ez dakarte berez lehentasunik, laneko arriskuen prebentziorako beste eremu batzuetako ikerketa-proiektuen aldean.
SAF€RA europar proiektuaren esparruan egikaritu nahi diren ikerketa-proiektuei dagokienez, 2015eko deialdiaren gaia da "Segurtasunean berriztea eta berrikuntza seguruak" eta honako azpigai hauek barne hartzen ditu:
- Berriki sortu eta goraka doazen arriskuen kudeaketa
- Segurtasunerako teknologia berriak
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Euskadin egoitza izateak
Diru-laguntzak eskatzen duten pertsona fisikoek Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren edozein udaletan baino lehenago erroldatuta egon behar dute 2014ko urtarrilaren 1era
-
Enpresak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Legez eratuta egotea
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Administrazio publikoak
-
Elkarteak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Fundazioak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Proiektuetako egite epea
Informazio xehatua
Urtebetekoa izango da Osalanek baloratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak burutzeko epea, eta EBko SAFERA proiektuak baloratu eta onartuentzat, berriz, emate-baldintzen arabera zehaztuko da epea, baina ez da inolaz ere hiru urte baino luzeago izango.
Kasu bietan, esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Kanpoko prebentzio-zerbitzua ituntzea
Informazio xehatua
Erakundearen prebentzio-antolaketari dagokionez, prebentzio-espezialitateren bat edo guztiak kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin itunduz gero, kanpoko prebentzio-zerbitzuaren ziurtagiria erantsi beharko da, itundutako prebentzio-espezialitateak eta balio-epeak zehaztuta.
-
Segurtasunaren eta laneko osasunaren aurkako delitu edo arau-hauste administratibo oso larriengatik azken bost urteetan kondenatuak edo zehatuak izan diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Hornidura ekonomikoa 500.000 eurokoa da guztira: 250.000 euro 2015erako ordain-kreditu gisa, eta 250.000 euro 2016rako konpromiso-kreditu gisa.
Aurrekontuko 500.000 euro horietatik, 100.000 euro erabiliko dira SAF€RA europar proiektuarekin egindako lankidetza-konpromisoari aurre egiteko, eta gainerako 400.000 euroak, berriz, Osalanek laneko arriskuen prebentzioaren arloan onartutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza- proiektuetarako.
Zenbateko hori eguneratu ahal izango da, baldin eta indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz aurrekontuetan aldaketarik badago. Aldaketa hori aurkeztutako eskabideak ebatzi aurrekoa izan beharko da. Horren berri, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emango da. Proiektu bakoitzak urte bakoitzeko eskuratu ahal izango duen diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da gehienez.
SAF€RA europar programaren esparruko ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko jarritako zenbatekoa erabili ahal izango da gainerako ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko, baldin eta programa horretan parte hartzeko epea amaitzean eskabiderik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutako proiektuak ez baditu azkenean onartzen SAF€RAk.
Konturako ordainketa bat egingo da diru-laguntza onetsitako unean, guztirako zenbatekoaren %50ekoa.
Onetsitako diru-laguntzaren gainerako zenbatekoa ordainduko da diruz lagun daitekeen ekintza hori esleipen-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan gauzatu ostean. Horretarako, 20 egun balioduneko epean, gehienez jota, egikaritzeko ezarritako epea amaitutako egunetik zenbatzen hasita, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira webgunearen bidez (https://euskadi.net/niregestioak):
- Gauzatutako jarduerak justifikatzen dituen memoria.
- Proiektuaren laburpen exekutiboa.
- Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten faktura edo ordainagiriak, onetsitako aurrekontuarekin bat datozenak.
- Matrikulak, dokumentazio-salmentak eta gainerako finantziazio-iturriak direla-eta lortutako diru-sarreren zerrenda.
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpenak ondorioak sortzen dituen egunetik zenbatzen hasita.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aldaketak komunikatzea
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.
Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Osalanek onetsitako proiektuak egikaritzeko epea urtebetekoa da gehienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipen-ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Salbuespeneko kasuetan, Balioespen Batzordearen aurrean behar bezala justifikatutako eta egiaztatutako arrazoiak direla-eta, proiektua amaitzeko epea luza daiteke. Dena dela, inolaz ere ezingo da luzatu 2016ko urriaren 31etik aurrera. Epea luzatzeko eskabidearekin batera, eskaera hori justifikatu eta egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
José Antonio Biain Santiago
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Telefonoa: 944.032.187
E-mail: osalantpr25ba@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38